Sigmako bolbuluak: endoskopiaren eraginkortasuna eta iragarpena
Abstract
[EU] Sigmako bolbulua heste buxadura akutuaren kausa ezohikoa da Europa mailan eta bere tratamendu nagusia endoskopia bidezko desbolbulazioa da. Lan honen helburua Donostiako Ospitalean 2018tik 2020ra arte patologia honen ondorioz larrialdiko endoskopia jasan duten pazienteen bilketa egitea izan da eta, 2 urteko jarraipena eginda, hauei buruz lortutako datuak literaturan jasotakoekin alderatu dira. Halaber, endoskopia bakarrik erabilita errekurrentzia tasa altuko patologia da eta behin betiko tratamendua kirurgia bidezko erresekzio eta anastomosia izan arren, paziente asko ez dira operatzeko hautagai. Gaur egun, teknika endoskopiko berriak garatu dira kolonaren finkapena lortzeko ebakuntza-gelatik pasa gabe.