Lan Kontratazio finkoa eta aldi baterakoa 32/2021 Lege Dekretuaren ondoren
View/ Open
Date
2023-06-26Author
Egibar Erkiaga, Pello
Metadata
Show full item recordAbstract
[EU] 32/2021 Lege Dekretuak aldaketa sakonak ekarri zituen espaniar lan-kontratazio sisteman. Kontratu-mota
garrantzitsuenak birformulatu zituen helburu zehatz batekin: Kontratazio mugagabea espainiar lanmerkatuaren
erdigunera itzularaztea eta aldizkako kontratazioa mugagabea kausalitatera mugatzea.
Horretarako, lehendabizi, aldizkako kontratuen objektua mugatu da, aldizkako 3 kontratu-mota egotetik 2
izatera pasatuz eta desagertu den kontratu-mota obra kontratua izanez. Era berean, lehen obra-kontratu
bidez egilesten ziren lan-harremanei izaera mugagabea aitortzeko, aldizkako kontratu finkoaren objektua
zabaldu du Lan Erreformak. Horrez gain, aldizkako kontratuen kateatzea kontratu mugagabe bilakatzeko
epemuga ere jeitsi du. Bestalde, formakuntza-kontratuak ere eraldatu dira. Berridazketa horrek
formakuntza-kontratuak lan esparrura itzularaztea du xede. Erreforma guzti hauen helburua prekarietatea
eta dualitatea murriztea zen. Urtebete baino gehiagoren ondoren, 32/2021 LDak lehen aldizkako kontratu
bezala egilesten ziren lan-harreman asko kontratu mugagabeak izatera pasatzeko balio izan duela baieztatu
daiteke.