Covid-19aren eragina estatu-mailako nahiz nazioarteko kontratuetako ezinbesteko klausueltan
Fecha
2023-06-23Autor
Eskisabel Gaztañaga, Saroi
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
[EU]Kontratu eta obligazio-zuzenbidearen eremuan, zenbait mekanismo juridiko aurreikusten dira ezinbesteko egoeretarako edo alderdien arteko desorekak ematen diren kasuetarako, hala nola, rebus sic stantibus klausula edota ezinbesteko klausulak. Alabaina, rebus sic stantibus klausula, arriskutsua kontsideratu den klausula izan da urte askotan, auzitegiek uste izan baitute, honen aplikazio normalizatuak, kontratuen segurtasun juridikoa apurtu ahal izango lukeela. Aldiz, ezinbesteko klausulak, Espainiako Kode Zibilean arauturik aurki ditzakegun klausulak izanik, ohikoa izaten da hauek kontratuetan txertatzea.
Ildo honetan, 2020an bizi izan genuen Covid-19 pandemiaren aurreikusi ezineko, saihestu ezineko eta alderdietako inori egotzi ezineko izaerak, klausula hauek indarrean jarri eta prestazioa betetzeko ezintasunaren aurrean erantzukizunez salbuetsi ahal izateko aukera zalantzan jarri zuen. Horrela, funtsezkoa izango da kasuz kasuko azterketa bat egitea klausula hauen aplikazioa posible izango litzatekeen ala ez eztabaidatu ahal izateko, bai Espainia mailan, bai eta nazioarteko beste zenbait herrialdeetan.