dc.description.abstract | Ikerketa honek Esklerosi Anizkoitza (EA) du oinarritzat. EAean ematen den estresa asko
ikertutako konstruktu psikologikoa da, eta pazienteen bizi-kalitatea aldatzeko arrazoi
nagusietako bat da, depresioa eta desgaitasuna alde batera utzita. Hala ere, estresak
sintoma konplexua izaten jarraitzen du, bere definizioa mugatzeko eta bere etiopatogenia
ulertzeko zailtasunak daude eta. Gaixotasun honen inguruan gehien aipatzen den
konstruktu psikologikoetako bat da, EAren bilakaerarako garrantzi berezia baitu. Hala ere,
ez da ikertu EA bezalako gaixotasun kroniko baten diagnostiko batek sortutako estresak
nola eragin dezakeen gaixotasunaren garapenean. Hori guztia kontuan hartuta,
proiektuaren helburu nagusia da EAren diagnostikoa jasotzeak, estresore moduan ulertua,
gaixotasun horren garapen-mailan duen eragina aztertzea. Horretarako luzaroko-diseinu
bat egingo da, eta, guztira, bost urte eta erdiko iraupena izango du. Osakidetza-Euskal
Osasun Zerbitzu Publikoan EAren diagnostikoa jasotako pazienteak izango dira ikerketan
parte hartuko luketen pertsonak. Parte-hartzaile horien aldagai biologikoak, psikologikoak
eta neurologikoak aztertuko dira, ikerketa-taldearen elkarlanari esker. Ikerketa honetan
lortutako emaitzek etorkizuneko ikerketa-lerroetarako bidea emango dutela espero da eta,
horrela EA duten pazienteen bizi-kalitatea hobetu ahal izango da. | es_ES |