Show simple item record

dc.contributor.advisorAzurmendi Imaz, Aitziber
dc.contributor.authorPaniego Salaberria, Maialen
dc.contributor.otherF. PSICOLOGIA
dc.contributor.otherPSIKOLOGIA F.
dc.date.accessioned2024-05-03T16:40:27Z
dc.date.available2024-05-03T16:40:27Z
dc.date.issued2024-05-03
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/67453
dc.description.abstract[EU] Neurogarapena, nerbio sistemak jasaten duen aldaketa sekuentzia ordenatu, dinamiko, egokitzaile eta konplexu bat bezala definitzen da. Prozesu hau, haurdunaldiko enbrioi garaitik nerabezaro arte luzatzen da eta aurrez zehazturiko osagai genetiko bat badu ere, haurdunaldiaren hirugarren hiruhilekoaz geroztik, inguruneko faktoreek paper garrantzitsua hartzen dute bertan. Bada, garun garapenaren bilakaera faktore genetikoen eta inguruneko eragin eta esperientzien arteko elkarrekintzan gauzatzen da. Badirudi, haurdunaldia eta haurtzaroa bezalako etapa kritikoetan gertaturiko esperientziek, garunaren egitura eta funtzioa eraldatu dezaketela, eta ondorioz, nahasmenduen zaurgarritasunean inpaktua dutela. Egungo ebidentziak adierazi duenez, genetika eta ingurunearen arteko elkarreragin hau, mekanismo epigenetikoen bidez gertatzen da. Inguruneko faktoreekiko sentikorra den neurotrofiko bat, burmuinetik eratorritako faktore neurotrofikoa (BDNF; brain-derived neurotrophic factor) da. BDNF-ak, neurogarapenean funtsezko zeregina betetzen du; besteak beste, neurogenesian, garapen eta desberdintze neuronalean eta neuroplastizitatean parte-hartuz. BDNF maila egokiak neurogarapena behar bezala gauzatu dadin beharrezkoak direnez gero, eman daitezkeen aldaketek, garun-gune batzuen ezohiko funtzionamendua sorrarazi dezakete, nahaste neuropsikiatrikoen zaurgarritasuna handituz. Lan honetan, neurogarapenean eragina duten haurdunaldiko, haurtzaroko eta nerabezaroko faktore ezberdinak identifikatu dira; hala nola, haurdunaldiko amaren zein haurtzaroko estresa, sustantzia kontsumoa eta elikadura. Bestalde, BDNF-ak inguruneko faktoreen eta neurogarapenaren arteko harremanean duen zeregina aztertu da. Badirudi, ikerketa gehiago behar diren arren, BDNF-a erregulazio epigenetikoaren bitartez, bertan inplikatua egon daitekeela.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectneurogarapenaes_ES
dc.subjectBDNF-a
dc.subjecthaurdunaldia
dc.subjecthaurtzaroa
dc.subjectepigenetika
dc.title"Ingurunea nolakoa, neurogarapena halakoa": burmuinetik eratorritako faktore neurotrofikoaren eragina fetu garaitik nerabezaro artees_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2023-06-07T11:10:21Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder©2023, la autora
dc.contributor.degreePsikologiako Gradua
dc.contributor.degreeGrado en Psicología
dc.identifier.gaurregister131895-961878-09
dc.identifier.gaurassign147095-961878


Files in this item

Thumbnail
Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record