Corpusaren egoera hobetzen: Xurioren Imitazionea-ren aleak XVIII. mendean
View/ Open
Date
2024-05-03Author
Irure Sierra, Leyre Belén
Metadata
Show full item recordAbstract
[EUS] Michel Xuriok, Donibane Lohizuneko erretore izandakoa, Jesu-Christoren Imitacionea
(1720) euskarara itzuli zuen. Liburua, autorea hil eta bi urtetara argitara eman zen,
Bordelen, eta ondoren hainbat edizio izan zituen XVIII. eta XIX. mendeetan zehar.
Xurioren liburua eta haren bizitza aztertu gabe dago gehien bat, eta bide horretan
aurrera egiteko helburuarekin, abiapuntu gisa XVIII. mendean zeharreko edizioak baliatu
ditugu. Lanaren muina edizio hauen arteko harremana aztertzea izan da (recensio), eta
filologiaren metodologiaren arabera egin dugu (Blecua 1983, ap. Atutxa 2008).
Lekukotasunen filiazioa zehazteko, lehenik hautatuako liburutegi digitaletan eskuragarri
izandako ale digitalizatuak bildu eta sailkatu ditugu (fontes criticae), Vinsonen (1984)
lanaren laguntzaz. Bigarrenik, ale bakoitzaren deskribapen formala eta erkaketa egin
dugu: azalak eta liburuaren atalak alderatu ditugu (collatio codicum). Hirugarrenik,
edizio bakoitzeko hasiera eta bukaerako lagin bat hartu eta konparatu ditugu
(examinatio eta selectio). Hasierako tako xilografikoen marrazkietan, edukiaren atal
banaketan eta konparaketan topatutako akats bateratzaile eta aldaera berri partekatuei
esker, edizioen arteko filiazio harreman proposamena egitea lortu dugu (constitutio
stemmatis codicum).