Show simple item record

dc.contributor.advisorSanz Villar, Zuriñe ORCID
dc.contributor.authorOar-Arteta Estébanez, Esther
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2024-05-06T15:04:50Z
dc.date.available2024-05-06T15:04:50Z
dc.date.issued2024-05-06
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/67501
dc.description40 p. -- Bibliogr.: p. 35-38
dc.description.abstract[EUS] Lan hau Wikipedian gauzatzen den itzulpenean eta postedizioan zentratu da, helburuak honako bi hauek izanik: alde batetik, itzultzaile profesionalak ez diren wikilarien lana arautzen duen politikarik dagoen ikustea; eta, bestetik, Elia Content Translation plataforman txertatu denetik, Wikipedian burutzen den postedizioa (PE) zer nolakoa den aztertzea. Horretarako, lehenik eta behin, Wikipediak eskaintzen dituen eztabaida-orriak aztertu ditugu, bai eta Euskal Wikilarien Kultur Elkartea (EWKE) deritzon webgunea ere. Wikipedia crowdsourcing bidez elikatzen den entziklopedia aske handienetariko bat da, hau da, edukiak milaka erabiltzaile boluntarioren elkarlanari esker osatzen dira. Halere, edukiez gain, politika formal eta informalak ere lankideen artean negoziatzen dira, horretarako ezarritako eztabaida-orrietan. EWKE, ostera, euskal wikilariz osatutako elkarte bat da, zeinak online plataforma bat baituen entziklopediari buruzko berriak eta artikuluak argitaratzeko. Bigarren helburua lortzeko, bestalde, postedizio-azterketa bat gauzatu dugu. Horretarako, lehenik eta behin, bi lagin sortu ditugu: bata, sorburu-testuez eta Content Translation gailuan instalatuta dagoen itzultzaile automatikoaren (Eliak) bitartez sortutako itzulpenez osatua; eta bestea, berriz, Eliak sortutako itzulpenak abiapuntutzat hartuta, wikilariek posteditatutako artikuluez osatua. Behin hori eginda, postedizio-azterketa bi zatitan banatu dugu. Lehen partean, Eliak egindako akatsak identifikatu eta zenbatu ditugu. Bigarren partean, ostera, erabiltzaileen postedizioak aztertu ditugu eta gauzatu dituzten aldaketak anotatu. Lana hiru bloketan banatuta dago. Lehenengo blokea eduki teorikoari eskaini diogu. Hala, zati honetan zehar Wikipediari buruzko informazioa helarazteaz gain (entziklopedia askea zer da, euskal Wikipedia komunitatea etab.), Wikipedia eta itzulpenari buruz gaur arte argitaratu diren ikerketa ezberdinak jaso ditugu. Horrez gain, postedizioa definitzen ere saiatu gara. Bigarren blokea, berriz, alderdi praktikoari eskaini diogu, hots, ikerketan zehar erabilitako metodologia zein izan den azaldu dugu. Hirugarren eta azken blokean, azterketen emaitzak plazaratu ditugu, hau da, Wikipediako itzulpen politikez eta postedizio-azterketen emaitzez jardun dugu. Amaitzeko, ikerketa honetatik ateratako ondorioak partekatu ditugu.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleEuskal Wikipedia aztertzen: itzulpen prozesuaren automatizazioa eta postedizioa.es_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2023-05-31T05:53:23Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2023, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Traducción e Interpretación
dc.contributor.degreeItzulpengintza eta Interpretazioko Gradua
dc.identifier.gaurregister131048-955928-09
dc.identifier.gaurassign144797-955928


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record