Itzultzailearen oharren azterketa kuantitatibo eta kualitatiboa euskarazko hiru literatur itzulpenetan
View/ Open
Date
2024-05-06Author
Landa de Marcos, Beñat
Metadata
Show full item recordAbstract
[EUS] Gradu Amaierako Lan honek euskarazko literatur itzulpenetako itzultzailearen azterketa egitea
du xede. Guk dakigunez, gaur egun arte euskal itzulpengintzan ez da itzultzailearen oharrei
buruzko lanik osatu, eta gaiari buruzko hurbilketa bat egitea da gure helburua. Aztertuko
ditugun lanetako oharren azterketarik ahalik eta xeheena osatzen saiatu gara, eta horrek bide
eman digu ondorio zehatzak ateratzeko.
Hori guztia egiteko, lehenik eta behin oharrei buruzko azalpen teorikoak eman ditugu,
Genetteren paratestuen teoriaren arabera. Paratestuak zehaztu ditugu lehenik, oharrak
orokorrean ondoren, eta itzultzailearen oharrak hirugarrenik. Kokalekua, igorlea, hartzailea…
zehazten hasi gara, eta funtzioetara, ohar moten sailkapenetara edota iritzietara egin dugu jauzi
segidan.
Lanaren bigarren zatian, hiru hizkuntza ezberdinetatik eta hiru itzultzaile ezberdinek euskarara
itzulitako hiru lanetako (Besteen odola, Finzi-Continitarren lorategia eta Robinson Crusoe)
oharren azterketa kuantitatibo eta kualitatiboa gauzatu dugu, teoriaren atalean emandako
azalpenetan oinarrituta. Bestalde, hiru itzulpen horietako ohar guztiak eta horien ezaugarriak
eranskinean jaso ditugu.
Gure jomuga ez da izan itzultzailearen oharrak erabiltzea egokia den ala ez zehaztea. Horren
ordez, marko teoriko bat osatu dugu, eta hori baliatuta hiru lan ezberdinetako itzultzailearen
oharren erabilera sailkatu eta deskribatzeko azterketa bat osatu dugu, oharren kopuruan, luzeran
edota zernolakotasunean sakonduta.
Ondorioztatu ahal izan dugunez, itzultzailearen hautu pertsonalek oharren erabilera
baldintzatzen dute, sorburu hizkuntzak ez bezala. Itzultzaileak buruan duen irakurle motak ere
izan ohi du eraginik. Bestalde, oharrak helburu ezberdinekin erabiltzen direla ikusi dugu, aldeak
baitaude itzulpen batetik bestera.