Joko-arauen itzulpenen analisia, corpus paralelo eta eleaniztun bat oinarri hartuta
Laburpena
[EUS] Lan honetan mahai-joko jakin batzuen joko-arauak eta horien itzulpenak aztertuko dira. Hain zuzen ere, azterketa hori egiteko corpus paralelo eta eleaniztun bat sortu eta erabiliko da. Hainbat ezaugarri ezberdin aztertuko dira; besteak beste, ezaugarri gramatikalak, datu kuantitatiboak eta hitz-elkartuak. Lan osoa euskaraz dago idatzita, baina alemanez, ingelesez, gaztelaniaz eta euskaraz idatzitako bertsioak konparatu eta aztertu direnez, hizkuntza horietan idatzitako adibide batzuk ere ageri dira.