Genero desberdintasunaren beste ezpala bat. Genero rolak eta desberdintasunak goi mailako irakaskuntzan
Abstract
[EU] Gaur egun genero desberdintasuna gizarteko esparru askotan dagoela antzeman daiteke eta unibertsitatea bezalako goi mailako hezkuntza erakunde publikoetan ere honela izaten da. Generoaren aldagaiak, emakume eta gizonen artean desberdintasun garbiak ezartzen ditu, ikasgelan parte hartzeko orduan edo talde lanak egiterakoan besteak beste. Hain zuzen ere, unibertsitatean, gizartean ezarrita dauden genero esterotipo eta rolak modu berean erreproduzitzen dira. Ondorioz, lan honen helburua unibertsitatean ematen diren genero desberdintasun nagusiak azaleratzea da eta egoera hauek irauli ahal izateko eszenatoki posibleak irudikatzea.