Candida albicans-en presentzian gibel sinusoideko endotelio zeluletan aktibatzen diren seinalizazio bideen azterketa
View/Open
Date
2024-05-10Author
Cazalis Bereicua, Nahia
Metadata
Show full item recordAbstract
[EU] Candida albicans mikrobiotaren parte den onddo komentsala da, baina egoera zehatz batzuk ematean, disbiosia edo immunoezabaketa kasu, kandidiasia sor dezake. Infekzio sistemikoa gertatzean C. albicans odolean zehar banatzen da, hilkortasun tasa altuak eraginez. Horrekin lotuta, jakina da gibela odolaren garbitzaile nagusienetakoa dela, eta gibel sinusoideko endotelio zelulak (LSEC, liver sinusoidal endothelial cell) patogenoekin lehenengo kontaktua izango direla. Horregatik, lan honen helburua LSEC eta C. albicans-en arteko kontaktua ematean LSEC-etan jarraitzen den seinalizazio bidea deskribatzea da. Horretarako, LSEC-ak eta onddoa kontaktuan jarri ostean, transkriptoma eta seinalizazio bidean parte hartzen duten geneen adierazpen mailak aztertu ziren, gakoak diren proteinen inhibitzaileak erabiliz. Lortutako emaitzek ezagupena TLR eta CLR bidez ematen dela adierazten dute, eta ondoren seinalizazio bideen bitartez MAPK ERK eta c-Fos/AP-1 aktibatzen direla. Aktibazioen eraginei dagokionez, onddoak hantura zitokinen, gainazaleko molekula zehatzen eta proliferazioarekin loturiko geneen gainadierazpena dakarrela behatu da, LSEC-en defentsa-mekanismoarekin lotuta egon daitezkeenak. Nahiz eta lan honetan seinalizazio bidean parte hartzen duten molekula batzuk deskribatu diren, oraindik analisi sakonagoak egin behar dira, aktibazio zein proteina-gako asko deskribatzeke baitaude.