Antiinflamatorio ez-esteroideoen erabilera orkatilako zaintiratuaren tratamenduan. Errebisio sistematikoa
View/ Open
Date
2024-06-20Author
González Maderal, Uxue
Metadata
Show full item recordAbstract
[EU] Sarrera: Orkatilaren zaintiratua (OZ) kirol zein populazio orokorrean intzidentzia altua daukan lesio muskuloeskeletiko akutua da, non orkatila osatzen duten lotailuen kaltea ematen den. Honen aurrean tratamendu kirurgikoa egon arren, osabide ez-kirurgikoa da gehien erabiltzen dena; eskuterapia, terapia farmakologikoa eta indar-entrenamendua baliatuz besteak beste. Terapia farmakologikoaren barnean antiinflamatorio ez-esteroideoak (AIEE) erabiltzen dira, baina, egungo ebidentzian ez datoz bat farmako hauen eraginkortasunarekin, batzuk kaltegarriak eta beste batzuk onuragarriak direla baieztatzen baitute. Ondorioz, OZ-ren tratamenduan AIEE-en erabilera eztabaidan jartzen da, hauen indikazioa egokia den edo ez galdetuz. Helburua: AIEE-ek OZ-ren tratamenduan daukaten eragina ezagutzea, plazebozko tratamendu batekin alderatuz. Metodologia: OZ pairatzen duten pazienteetan AIEE-en eraginari buruz eskuragarri zegoen ebidentzia aztertzeko, bilaketa bibliografiko bat egin zen 2022ko iraila eta azaroaren bitartean PubMed, PEDro, Cocharane “Library” eta “Web of Science” datu baseetan. Honen ostean, errebisioaren helburuak betetzen zituzten kalitate metodologiko handiko ikerketa klinikoak aukeratu ziren. Emaitzak: Guztira hautaketa irizpideak betetzen zituzten kalitate metodologiko altuko 7 artikulu aztertu egin ziren. AIEE-ak zein plazeboa OZ pairatzen duten pazienteetan eragiten duten mina zein hanturaren murrizketa, tratamenduaren efikazia eta tolerantzia, efektu desiragaitzen agerpena eta erreskate tratamenduaren erabilera jasotzen ziren barneratutako ikerketa gehienetan. Honekin batera errebisioak muga desberdinak aurkeztu arren, saiakuntza gehienetan lortutako emaitzak estatistikoki esanguratsuak izan ziren. Ondorioak: AIEE topikoak I. zein II. graduko OZ-ren fase akutuan inaktibitate zein aktibitatean sorturiko mina murrizteko eraginkorrak dira. Gainera, farmako hauen forma topikoak ondo toleratuak eta seguruak dira. Dena den, beste parametro eta farmako forma zein motetan daukaten efikazia zehaztu ezin izan denez, OZ-n AIEE-en efektu osoa ezagutzeko ikerketa gehiagoren beharra dago.