COVID-19 pandemiaren eragina gazteen osasun mentalean
View/ Open
Date
2024-06-20Author
Laguna Rios, Ixone
Metadata
Show full item recordAbstract
[EU] Gaur egun, osasun mentala gizartearen garrantzizko kezka bilakatzen hasi den gaia da; gero eta kontzientzia handiagoa dago haren inguruan, eta badirudi azken urteetan zenbait gaixotasun mentalen intzidentzia ere altuagoa izaten ari dela.
Honen azalpen bat bilatzerako orduan, XXI. mendean mundu mailan emandako gertakari garrantzitsuenen artean, erraza da 2020ko SARS-CoV-2 birusagatiko pandemian pentsatzea. Izan ere, argi dago hainbeste heriotza eta osasun sistemen kolapsoa eragin zuen gaixotasunak, eta haren ondorioz ezarri behar izan ziren neurriek (beste gaixotasunekiko arreta medikuaren murriztapena, isolamendu soziala, etxetik kanpo irten ahal izateko ordutegi mugak, musukoen erabilpena, etab.) inpaktu handia izan zutela populazio orokorraren osasun ez bakarrik fisikoan, baizik eta mentalean ere.
Eragin horren nondik norakoak ulertu nahian burutu zen errebisio hau, batez ere gazte populazioari begira. Logikoa da pentsatzea konfinamenduak eta haren ondoriozko lan zein ikasketen eteteak, edota ariketa fisikoaren murriztapenek, gaixotasun berak baino osasun mentalaren gaineko eragin larriagoak izan zituztela, baita haur eta gazteek inpaktu handienetarikoa jaso zutela ere. Baina, benetan hala izan zen? Ala uste faltsu bat baino ez da hau?
Lortutako emaitzen arabera, alde batetik, COVID-19 gaixotasunak garun mailako eragin fisiko zuzenak izan zituela ikusi zen, neuroinflamazio bidezko prozesuen bidez; baina benetan osasun mentalaren gaineko kalterik handiena eragin zuena, pandemia egoera berak eta heriotzek suposatu zuten “trauma” sozialaz gain, birusaren hedapena geldiarazteko berrogeialdia bezalako neurriak izan ziren. Bestalde, gazteek ziurgabetasun, antsietate eta depresio sintoma gehienetarikoak jasan zuten populazioa izan ziren.