Show simple item record

dc.contributor.advisorGarcia Erauzkin, Gorka
dc.contributor.authorCalvo Torío, Paula
dc.contributor.otherF. MEDICINA Y ODONTOLOGIA
dc.contributor.otherMEDIKUNTZA ETA ODONTOLOGIA F.
dc.date.accessioned2024-06-21T17:43:47Z
dc.date.available2024-06-21T17:43:47Z
dc.date.issued2024-06-21
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/68613
dc.description.abstract[EU] LABURPENA: Giltzurrun Gaixotasun Kronikoa (GGK) osasun-publiko arazo garrantzitsua da. Izan ere, GGK prebalentzia, mundu-mailan, %13,4koa da eta Espainian %15,1ekoa. GGK-k mundu osoko mortalitate-tasei eragiten die, eta bere intzidentzia handituz doa. Gaixotasun honek 5 fase ditu, eta azkeneko bi faseak Giltzurrun Gaixotasun Kroniko Aurreratuaren (GGKA) parte dira, non iragazte-glomerularra <30ml/min/1,732 den. Fase horietan beharrezkoa da giltzurrun ordezko tratamendua (dialisia edo giltzurrun transplantea) modu egokian planifikatzea, horiek baitira behin gaixotasun honen fase terminalera iritsita tratamendu bakarrak. GGKA-ren aukerazko tratamendua transplantea da, dialisiarekin alderatuta biziraupen-tasa handiagoa eskaintzen duelako. Hala ere, hildako emaileen organo-ematearen joera egonkorra den bitartean, GGKA-ren prebalentzia gero eta handiagoa da. Hori dela eta, pazienteak itxaron zerrendan dauden bitartean, mantenuzko dialisi tratamendua behar izaten dute. Gaur egun, itxaronaldi hori ekiditeko aukera bakarra, emaile-bizidun transplantea da, dialisia behar izatearen aurretik burutu daitekeelako. Horren harira, ikerketa asko egin dira epe-luzera giltzurrun emaile bizidunek jasan ditzaketen arriskuen inguruan. Hasiera batean emaitzek lasaigarriak ziruditen, emaileen bilakaera klinikoa biztanleria orokorrarena bezalakoa zirudielako, baita hobea ere, emaileen osasun-maila handiaren ondorioz. Hala ere, azken urteotan, giltzurrun emaileen bilakaera biztanleria orokorrarekin alderatu ordez osasun-maila antzekoa zuen biztanleriarekin alderatu da, eta emaitza baikor horiek zalantzan jarri dira. Nahiz eta heriotza, gaixotasun kardiobaskular, hipertentsio, 2 motako Diabetes Mellitus edota osasun psikosozialaren arazoen arrisku handiagorik ez den ikusi, giltzurrun gaixotasun kronikoa edota haurdunaldiko arazo hipertentsiboak, preeklanpsia barne, pairatzeko arrisku handiagoa antzeman egin da. Alde batetik, antzemandako arriskuen erabateko balioa oso txikia dela kontuan hartu behar da, batez ere lortutako onuragatik, baina, bestetik, giltzurrun donazioa prozedura onargarria eta boluntarioa kontsideratzen den arren, emaileei donazioaren inguruan helarazitako informazioak giltzurrun bat emateak dakartzan arriskuei buruzko informazio ahalik eta zehatzenean oinarrituta egon behar du. Hori dela eta, ikerlanetan argitaratutako edozein arrisku berri emaileen prozedura-informatuetan sartu behar da.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleGiltzurrun emateari lotutako arriskuak bizidun-emailearen giltzurrun transplanteetanes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2023-04-21T12:41:12Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder©2023, Paula Calvo Torío
dc.identifier.gaurassign139807-873535


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record