Tratamendu psikoterapeutikoak nahasmendu psikotiko laburrean, ebidentziaren ikerketa
View/ Open
Date
2024-06-25Author
Peñagaricano Leiva, Ana
Metadata
Show full item recordAbstract
[EU] Nahasmendu psikotiko laburra, bat-bateko hasiera duen eta denbora tarte zehatz batean gertatzen den buru nahasmenduari deritzo, zeinak sintoma psikotiko espezifikoak hartzen dituen bere gain. Gertakari motzetan definitzen den arren, norbere buruarentzat zein ingurukoentzat larriak izatera iritsi daitezke, eta pazienteen eguneroko jardunean duen eragina, gizarteratzean (diskriminazioa aintzat hartuz) sortzen diren oztopoak, antipsikotikoen atxikimendu eskasa eta berreritze tasak kontuan izanik, garrantzia hartu du tratamendu eraginkor posibleen azterketa gauzatzeak. Gradu amaierako lana beraz, psikoterapia ereduak aztertzean zentratu da; terapien aplikagarritasuna analizatzea, gaixotasunaren egoera jakinetan psikoterapia mota desberdinen hautua egiteko gaitasunak eskuratzea eta bide batez, psikoterapiek nahasmendu psikotiko laburrean erakutsi duten ebidentzia maila aztertzea izan du helburu nagusitzat.