Show simple item record

dc.contributor.advisorTamayo Oya, Esther
dc.contributor.advisorMontánchez Alonso, Itxaso ORCID
dc.contributor.authorUsatorre Olaizola, Jone
dc.contributor.otherF. MEDICINA Y ODONTOLOGIA
dc.contributor.otherMEDIKUNTZA ETA ODONTOLOGIA F.
dc.date.accessioned2024-06-25T14:22:23Z
dc.date.available2024-06-25T14:22:23Z
dc.date.issued2024-06-25
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/68656
dc.description.abstract[EU] Mycobacterium tuberculosis tuberkulosiaren (TB) eragile nagusia da, antzinarotik gizakiari eragiten diona. Bere ezaugarri mikrobiologikoek biriketako granulometan latentzia egoeran luzaroan irauteko gaitasuna ematen diote eta immunogutxipen egoeratan berraktibatzen da gaixotasuna eraginez. Tratamendu konplexua du, luzea eta hainbat farmakoz osatua. Gainera, mikroorganismoak lehen lerroko hainbat farmakoekiko erresistentzia garatu du eta ohizko tratamenduari erantzuten ez dioten tuberkulosiaren aldaera berriak sortu dira, bestelako tratamenduak behar dituztenak. Lan honen helburua Mycobacterium tuberculosis mikroorganismoak eragindako infekzioaren eta gaixotasunaren tratamenduaren inguruko errebisio bibliografiko bat egitea zen PubMed datu basea erabiliz, eta batez ere tuberkulosi erresistentearen aurkako terapien inguruan azkenaldian eman diren berrikuntzak jasotzea. M. tuberculosis andui sentikorren aurka, 6 hilabetetako tratamendu estandarraren ordez, azken urteetan erregimen laburragoak proposatu dira, TB latentearen kasuan rifaminetan oinarritutakoak eta TB gaixotasunaren kasuan rifapentinan eta moxifloxazinoan oinarritutakoak. Horrez gain, mikroorganismoaren eta andui erresistenteen detekzioa azkartzen duten teknika molekular espezifikoak garatu dira. Bestalde, andui erresistenteek eragindako TB-aren 2 aldaera nagusi diren TB multierresistentearen (MDR-TB) eta TB biziki erresistentearen (XDR-TB) tratamendu gisa, orain arte eskema terapeutiko luzeak erabili izan dira (9-12 hilabete baino gehiagokoak). Hala ere, hainbat entsegu klinikotan oinarrituta, berriki gidetan MDR-TB-aren aurkako eskema laburragoak txertatu dira, 6-9 hilabetetakoak. Orokorrean, tuberkulosia tratatzeko tratamendu eskema konbinatuak eta laburragoak erabiltzeko joera dago, toxikotasunak murrizteko eta tratamenduaren burutze tasa handitzeko. Gainera, M. tuberkulosis-ek farmakoekiko erresistentzia garatzeko duen gaitasunagatik, antimikrobiano berrien garapenaz gain, infekzioari aurre egiteko bestelako estrategiak ikertzen ari dira.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjecttuberkulosia
dc.subjecterresistentzia
dc.subjecttratamendua
dc.subjectMDR-TB
dc.subjectXDR-TB
dc.titleTuberkulosiari eta bere aldaera erresistenteei aurre egiteko tratamenduen errebisio bibliografikoaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2023-04-21T13:25:13Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder©2023, Jone Usatorre Olaizola
dc.contributor.degreeMedikuntzako Graduaes_ES
dc.identifier.gaurassign139798-869512


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record