Zelula ama bidezko terapia garun infartuan eta patologia hipoxiko-iskemikoan
View/ Open
Date
2024-06-25Author
Arbulu Astorkia, Miren
Metadata
Show full item recordAbstract
[EU] Iktusa mundu osoko desgaitasun eta heriotza arrazoi nagusienetarikoa da. Nahiz eta aurrerapenak egon diren iktus akutuaren tratamenduan, epe luzeko susperraldia lortzea benetako erronka da. Zelula amak aukera terapeutiko moduan azaldu dira kaltetutako ehunak birsortu eta konpontzeko ahalmenagatik. Iktusaren tratamendu eraginkor baten bilaketa garrantzitsua da zenbait arrazoirengatik: epe luzera hobekuntza funtzionala lortzeko, iktusak momentu akutuan zein epe luzera gizartean sortzen duen karga ekonomikoa murrizteko eta baita gaixotasunaren fisiopatologia hobetu ulertzera heltzeko ere.
Lan honen helburua zelula ama bidezko terapiak iktusean izan ditzakeen efektu terapeutikoak ikertzea da eta etorkizun batean praktika klinikoan erabili ahalko den tratamendu sendagarri potentzial baten bilaketa egitea.
Errebisio honetan gantz-ehunetik deribaturiko zelula ama mesenkimalekin, hezur muineko zelula ama mesenkimalekin eta hortz-muineko zelula amekin egin diren zenbait ikerketa bildu eta emaitzak bateratu dira. Zelula ama bidezko terapiak iskemia ondorengo aldaketa fisiopatologikoen kontra egiteko dituen mekanismo desberdinak deskribatu eta hauen bidezko eragin terapeutiko potentziala proposatu da. Arratoi-ereduko ikerketetan ikusi da iskemia osteko errekuperazioa hobetu dezakeela inflamazioa murriztuz, ehunen birsorkuntza sustatuz eta plastikotasun neurologikoa hobetuz. Ikuspuntu klinikoago batetik, entsegu klinikoetan momentuz argi geratu da zelula ama bidezko terapia segurua dela eta nolabait funtzio neurologikoaren hobekuntza eragiten duela.
Garuneko istripu baskularren tratamendurako zelula ama bidezko terapiaren erabilera estrategia itxaropentsua da eta etorkizun batean iktusaren sendaketarako bide eraginkorra izan daiteke.