Show simple item record

dc.contributor.advisorUranga Iturrioz, María José
dc.contributor.authorOrmaechea Esnaola, Nerea
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN
dc.contributor.otherDONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E.
dc.date.accessioned2024-10-07T13:18:28Z
dc.date.available2024-10-07T13:18:28Z
dc.date.issued2024-10-07
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/69712
dc.description.abstractSarrera: Alzheimer gaixotasuna zahartzeari lotutako gaixotasun degeneratiboa da, eguneroko jarduerak burutzeko zailtasuna sortzen duena. Biztanleriaren bizi itxaropenaren gorakadak, gaixotasunaren prebalentziak gora egitea eragin du, osasun publikoaren lehentasunetako bat bilakatuz. Gaixotasun horren inpaktuak gaixoari eta zaintzaileari eragiten dio. Gaixotasunaren inguruan herritarrek ez dute informazio nahikorik eta kontzientzia falta dago. Aitzitik, eman beharreko arreta askotan ez da egokia izaten, eta dauden zerbitzuak ez dira beti egokitzen gaixoaren eta zaintzailearen beharretara. Helburua: Lan honen helburu orokorra da Alzheimerra duten pertsonen zaintzaile nagusiaren bizi-kalitatea zaintzeko erizainak izan beharreko ezagutza eta rola azaltzea. Metodologia: Lan hau berrikuspen bibliografikoa da, eta lehendabizi, ikerketa galderan oinarrituz, PIO egitura planteatu da. Egitura horretaz baliatuz, osasun zientzietako deskriptoreak, hitz gakoak eta eragile boolearrak erabili dira. Bilaketak hainbat datu basetan egin dira, eta erabili dira hainbat iragazki eta barneratze eta kanporatze irizpideak. Horrez gain, gaia lantzen duten zenbait erakunde eta elkarteen web orriak ere erabili dira. Emaitzak: Alzheimer gaixotasuna duen pertsonaren zaintzaileak gaixotasunaren prozesuan zehar hainbat zainketa eman behar ditu, eta egoera desberdinen aurrean nola jokatu jakin behar du. Gaixoa zaintzeak zaintzaileari ondorio fisikoak, psikologikoak eta ekonomikoak sorrarazten dizkio. Zaintzaileari laguntza emateko, hainbat elkarte sortu eta zenbait programa proposatu dira. Adituek garrantzia ematen diote erizainaren parte hartzeari, eta zaintzaileari psiko-hezkuntza emateari. Eztabaida: Bibliografian adostasuna dago zaintzailearen zainketa beharrari buruz. NANDA-Iak definitzen duen “Zaintzailearen rolaren nekea” diagnostikoaren ezaugarriak eta proposatzen dituen jarduera eta ekintza asko bat datoz beste autoreek proposatzen dutenarekin. Ondorioak: Alzheimer gaixotasuna duen gaixoaren zaintzailearen bizi kalitatea hobetzeko arretan hutsuneak daude. Gaixotasunaren eraginak oso zabalak direnez, egoerari erantzun egokiak emateko diziplinarteko lankidetza ezinbestekoa izango da.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectAlzheimeres_ES
dc.subjectzaintzaileaes_ES
dc.subjecterizaintza-zainketakes_ES
dc.subjectbizi-kalitateaes_ES
dc.titleAlzheimer gaixotasuna duten pertsonen zaintzaile nagusien zainketaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2024-05-01T17:35:32Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2024, Ormaechea Esnaola, Nerea
dc.contributor.degreeGrado en Enfermeríaes_ES
dc.contributor.degreeErizaintzako Gradua
dc.identifier.gaurregister138826-1003776-08
dc.identifier.gaurassign162434-1003776


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record