dc.description.abstract | Desiratu gabeko bakardade sentimendua pertsonak duen sare sozialaren eta gustatuko litzaiokeen sare sozialaren arteko desadostasunak, hau da, erlazio interpertsonalen defizitak, sortzen du. Sentimendu bat denez, esperientzia subjektiboa da, pertsona bakoitzak era desberdinean bizi ohi duelako. Azkeneko ikerketen arabera, desiratu gabeko bakardadearen eta osasun-arazoen arteko erlazioa estua dela ikusi da, pairatzen duen pertsonaren osasun fisiko zein mentalean ondorioak ikusi baitira. Izan ere, muturreko kasuetan estresa, depresioa, dementzia eta gaixotasun kardiobaskularrak eragin ditzake.Helburua: Lanaren helburu orokorra Donostiako Bidebieta auzoko 65 urtetik gorakoen artean desiratu gabeko bakardadea eta horri lotutako gaitzak prebenitzeko Osasun-Hezkuntza Programa bat diseinatzea da. Metodologia: PIO galderari erantzun ostean, deskriptoreak (DeCS eta MeSH) eta hitz gakoak definitu dira. Bilaketa bibliografikoa datu-base desberdinetan gauzatu da: Pubmed, Dialnet eta BVS. Hortaz aparte, Google Academico-an artikulu batzuk eskuratu dira. Emaitzak murrizteko eta artikuluak aukeratzeko, iragazkiak eta barneratze eta kanporatze-irizpideak aplikatu dira. Gainera, informazioa web-orrietan, liburuetan eta elkarte zein gobernuek egindako txostenetatik bildu da. Plangintza: Helburu pedagogikoei erantzuna emateko, bost gaietan banatutako eduki pedagogikoak diseinatu dira eta ondoren, horiek xede-taldeari aurkezteko metodologia pedagogiko egokiena aukeratu eta eraiki da. Edukiak lau saioetan banatu dira, kronograma zehaztu da eta programaren ebaluaziorako erabiltzaileek eta saio-emaileek bete beharreko galdetegiak diseinatu dira.
Ekarpen pertsonala: Gizartearen zahartzea dela eta, pertsona adinduen arazoei aurre egitea ezinbestekoa bihurtu da. Arazo horietako bat, pertsona adinduen desiratu gabeko bakardade sentimendua da eta horri aurre egiteko ekimenak abian dauden arren, gizartera iristea falta da, osasun-hezkuntza programa hau bezalako gizartearen kontzientziaziorako jarduerak beharrezkoak baitira.Hitz gakoak: Desiratu gabeko bakardadea, pertsona adinduak, zahartze aktiboa, osasun-hezkuntza programa. | es_ES |