Show simple item record

dc.contributor.advisorKortaxarena Rubio, Maider ORCID
dc.contributor.authorBerrondo Ezama, Nagore
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN
dc.contributor.otherDONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E.
dc.date.accessioned2024-10-07T13:44:11Z
dc.date.available2024-10-07T13:44:11Z
dc.date.issued2024-10-07
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/69722
dc.description.abstractSarrera. Klimaterioan, emakumeak, etapa emankorretik ugalketa-ahalmenik gabeko etapara igarotzen dira eta bizi-kalitatea nabarmen aldatzen duten sintomak pairatzen dituzte batez ere menopausia aldian. Menopausia batez beste 50-51 urterekin agertzen da eta honek ekar ditzakeen sintoma zein osasun arazoak tratatzeko estrategia ohikoenak tratamendu ez-farmakologikoak dira. Helburua. Lan honen helburu orokorra klimaterioan indar entrenamendua egiteak, menopausiari lotutako sintoma eta osasun arazoen arriskuetan dituen eraginak aztertzea da. Metodologia. Ezarritako helburua garatzeko, bilaketa bibliografikoa egin da, dagokion PIO egitura aplikatuz datu-base bakoitzean, (Pubmed, BVS eta Dialnet). Informazio gehiago lortu ahal izateko, hainbat web-orri kontsultatu dira. Emaitzak. Indar ariketak emaitza esanguratsuak lortu izan ditu emakumeen egoera fisikoan eta gorputz osaeran. Hainbat ikerketek ikusi zuten menopausian dauden emakumeen indar ahalmena, gantzik gabeko masa eta masa muskularraren lodiera nabarmen handitzen zutela indar ariketek. Horrez gain, menopausiako sintomak arindu eta osasun arazoen arriskuak murriztu ditzakeela argitaratu izan da. Eztabaida. Autore guztiek aipatzen dute erresistentzia entrenamendua eraginkorra dela emakumeen sintomak arindu eta osasun arazoen arriskuak prebenitzeko. Hala ere, sarkopenia eta osteoporosia erlazionatzerakoan kontraesanak aurkitu dira autoreen artean, baina bat datoz indar entrenamendua garrantzitsua dela hezur-masari zein muskulu-funtzioari eusteko. Menopausia adina eta hezur-haustura arriskua izateko emaitzen inguruan autore guztiak ez daude ados. Azkenik, autore gehienek indar entrenamendua eraginkorra izateko, maiztasun eta intentsitate egoki batekin egin behar dela aipatzen dute. Ondorioak. Frogatu da erresistentzia-entrenamendua bereziki eraginkorra dela menopausiaren sintoma eta osasun arazo gehienei aurre egiteko. Ebidentzia altua dago erresistentzia entrenamenduak ondorio positiboak dituela gorputz-masan, muskulu-masan, indar ahalmenean, gaitasun funtzionalean eta hezur-masan. Gainera, erortzeko eta hezurrak hausteko arriskua murrizten du, eta ongizate fisiko zein mentala sustatzen ditu. Ikusi da, motibazioa eta autodiziplina funtsezkoak direla erresistentzia-entrenamenduari atxikitzeko. Horretarako, erizainok egiten dugun osasun hezkuntza egin eta entrenamendu-programa bat izatea beharrezkoa da, bai eta beste osasun profesional batzuekin batera lan egitea ere, diziplina anitzeko talde moduan. Hitz gakoak. Klimaterioa, bizi-kalitatea, menopausia, indar entrenamendua, sarkopenia, osteoporosia.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectclimaterioes_ES
dc.subjectmujereses_ES
dc.subjectentrenamiento de fuerzaes_ES
dc.subjectmenopausiaes_ES
dc.subjectsignos y síntomases_ES
dc.subjectriesgoes_ES
dc.titleIndar entrenamenduak klimaterioan duen eragina menopausiari lotutako sintoma eta osasun arazoen arriskuetanes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2024-05-01T17:27:16Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2024, Nagore Berrondo Ezama
dc.contributor.degreeErizaintzako Gradua
dc.contributor.degreeGrado en Enfermería
dc.identifier.gaurregister138956-911469-08
dc.identifier.gaurassign162464-911469


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record