dc.contributor.advisor | Asurabarrena Iraola, Carmen | |
dc.contributor.author | Bolumburu Lodoso, Nerea | |
dc.contributor.other | E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN | |
dc.contributor.other | DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E. | |
dc.date.accessioned | 2024-10-07T14:10:22Z | |
dc.date.available | 2024-10-07T14:10:22Z | |
dc.date.issued | 2024-10-07 | |
dc.identifier.uri | http://hdl.handle.net/10810/69738 | |
dc.description.abstract | SARRERA. Eskizofrenia buruko gaixotasun larria da, eta osasun-sistemari gainkostuaz suposatzeaz gain, estigma eta diskriminazioa sortzen ditu gure gizartean. Arreta eta ikerketa esanguratsuak jaso arren, osasun-arloko profesionalen lehentasuna tratamenduarekiko atxikimendua bermatzea da oraindik ere. Tratamendua etetea da gaixoberritzeen arrazoi nagusia, eta ez dio gaixoari bakarrik eragiten, zaintzaileei ere bai.
HELBURUA. Eskizofrenia duten pazienteekiko atxikimendu terapeutikoa eta hura hobetzen laguntzen duten estrategiak aztertzea, erizaintzak arlo horretan duen zeregina deskribatuz.
METODOLOGIA. Errebisio-sistematiko bat egin da, Pubmed, Dialnet, Scielo eta Biblioteca Virtual de la Salud datu-baseak erabilita eta bilaketa estrategiko bat eginez, PIO metodologian oinarrituz. Lana egiteko, guztira 22 artikulu erabili dira.
EMAITZAK. Eskizofreniaren tratamendu farmakologikoarekiko atxikimendurik eza pazientearen osasunaren eta gaixotasunaren informazio, eta ulermen eskasaren eta kontzientziarik ezaren ondorioa da. Pazienteek sendagaien tratamendua ez betetzea zaintzaile nagusiaren eta erizaintzako langileen ulermen eta lotura emozional faltarekin lotzen da. Atxikidura terapeutikoa hobetzeko, esku-hartze psikosozialak eta komunitarioak aplikatzen dira, erizainaren papera berebizikoa dela kontuan hartuz.
EZTABAIDA. Tratamendu farmakologiko egokia zein den erabakitzerako momentuan ezberdintasunak agertu dira. Erizaintzaren esku-hartzeak atxikidura hobetzearen aldeko emaitzak lortzen ditu. Erizainaren parte hartzea ezinbestekoa da, pazientearekin lortzen duen harreman terapeutikoa estrategiarik eraginkorrenetako bat delako atxikidura hobetzeko.
ONDORIOAK. Eskizofrenia duten pazienteen artean tratamenduarekiko atxikidura falta handia dela eta horrek bere eraginkortasuna zaildu dezakeela ikusi da. Esku-hartze psikosozial eta komunitarioak aplikatzen dira, erizaintzaren papera giltzarria izanez atxikimendu terapeutikoa hobetzeko. | es_ES |
dc.language.iso | eus | es_ES |
dc.rights | info:eu-repo/semantics/openAccess | |
dc.subject | erizaintzaren esku-hartzea | es_ES |
dc.subject | eskizofrenia | es_ES |
dc.subject | tratamenduari atxikitzea | es_ES |
dc.title | Tratamendu farmakologikoarekiko atxikimendua eskizofrenian: erizaintzako esku-hartzeak. Berrikuspen sistematikoa | es_ES |
dc.type | info:eu-repo/semantics/bachelorThesis | |
dc.date.updated | 2024-05-01T17:27:16Z | |
dc.language.rfc3066 | es | |
dc.rights.holder | © 2024, Nerea Bolumburu Lodoso | |
dc.contributor.degree | Erizaintzako Gradua | |
dc.contributor.degree | Grado en Enfermería | |
dc.identifier.gaurregister | 138884-870797-08 | |
dc.identifier.gaurassign | 162336-870797 | |