dc.description.abstract | Sarrera: Zainketen humanizazioa azken urteetan bereziki ikertzen ari den arloa da. Horrela, zainketen humanizatzeko beharra identifikatu da, bereziki Zainketa Intentsiboetako Unitateetakoa, bertan ingresaturiko pazienteak bereziki zaurgarria den egoeran daudelako. Unitate hauetan, teknologiari esker, aurrerapen handiak egin dira, hilkortasun-tasak nabari jeitsiz. Era berean, teknologia izan da deshumanizazioa garatzearen arrazoietako bat. Deshumanizazioaren arazo hau identifikatu duten hainbat ikerlari egon dira, eta honen harira, aldaketa batzuk proposatu dira.
Helburuak: Lan honen helburu nagusia Zainketa Intentsiboetako Unitatearen humanizazio ikuspegiek duten eragina esploratzea izan da.
Metodologia: Berrikuspen bibliografiko hau 2023ko azarotik 2024eko urtarrilera arte garatu zen, Pubmed eta Scopus datu-baseetan oinarriturik. Horretarako, aurrez, hasieran planteaturiko galderan oinarritutako bilaketa-estrategia bat finkatu zen. Horrela, eta barneratze- eta kanporatze-irizpideak aplikatuz hogeita bi artikulu lortu ziren, lana egiteko baliatu zirenak.
Emaitzak: Ebidentzian hainbat izan dira deshumanizazioaren eragiletzat identifikatu direnak; hala nola, zainketa eredu zatikatua, bisita-ordutegia, despertsonalizazioa, teknifikazioa eta abar. Deshumanizazio horrek eragin zuzena du pazienteen egoeran eta baita osasun profesionalenean ere. Honen guztiaren analisia eginik, hainbat dira egoera konpontzeko aldaketak proposatu dituztenak. Arlo honetan, nazioartekoa den Proyecto HU-CI deituriko proiektua nabarmendu da bereziki.
Eztabaida: Lan honetan teknologiak humanizazioan izan duen eraginaren inguruan iritzi ezberdinak aurkitu dira. Gainera, bisita-ordutegiei dagokienean ere, hauek zabaltzeak familiarengan duen eragina eztabaidatua izan da. Azkenik, eta egoera hobetze aldera, osasun-profesionalen formakuntza ezinbestekotzat jo dute hainbatek.
Ondorioak: Deshumanizazioaren eragileak aztertzeaz gainera, egoera honi aurre egiteko aldaketak proposatu direla ikusi da. Hala ere, aplikatutako aldaketek izan duten eraginkortasuna ikertzea interesgarria litzatekeen ikerketa dela uste da. Proposatu diren aldaketekin batera, osasun-profesionalen formakuntza Zainketa Intentsiboko Unitateko zainketa humanizatuak eskaintzeko ezinbestekoa dela ondorioztatu da. | es_ES |