Borroka kognitiboa: terapia kognitiboak dementziaren aurka
Fecha
2024-10-07Autor
Moraza González, Irati
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
[EUS] Dementzia prebalentzia handiko garuneko zenbait gaixotasunen ondorioz ematen den
sindrome kroniko eta progresibo bat da. Zehazki, 2023.urtean, mundu mailan 55 milioi pertsona
erregistratu ziren sindrome horrekin. Arazoa da, orokorrean, neurodegeneratiboa den heinean,
denbora aurrera doan ahala, gaitz hau jasaten duten pertsonen funtzio kognitiboen narriadura
progresiboa ematen dela. Baina, nahiz eta gaur egun ez den existitzen dementzia sendatzen
duen tratamendurik, azken urteetan, sintomatologia murrizten duten tratamendu
ez-farmakologikoak aztertu izan dira. Horien artean, terapia kognitiboak daude. Hiru terapia
nagusi daude: estimulazioa, errehabilitazioa eta entrenamendua. Halere, inkongruentzia handia
dago, pazienteen sintomatologia murrizteko, horien eraginkortasunari eta horiek aplikatzeko
moduari buruz.