dc.description.abstract | [EUS] Marko kontzeptuala eta justifikazioa: Gaur egun, bularreko minbizia intzidentzia altuenetariko minbizian bihurtu da eta gaixotasun honen kasuen %99ko portzentaian emakumeei dagozkiela aipatzea garrantzitsua da. Izan ere, bularreko minbizia duten emakumeentzat egoera emozionalean zein osasun mentalean inpaktu handia sufritzen dutela ere aztertu da. Honen harira, gaixoen egoera emozionala tratatzeko behar handia dagoela ikusten bada ere, artatze profesionalaren ikuspegitik oraindik hutsune eta gabezi asko daudela antzeman daiteke. Horren ondorioz, erizainak bularreko minbizia duten emakumeen prozesu onkologikoan zehar, paper oso garrantzitsua izan dezakeela ikusi da. Horregatik, erizainen ikuspegitik, badaude ekimen eta interbentzio mota desberdinak inplementatzen hasi direnak, baina, oraindik ikerketa gutxi burutu dira gai honen inguruan.
Helburua: Bularreko minbizia duten emakumeen egoera emozionala mantentzeko edota hobetzeko eraginkorrak diren erizaintza interbentzioak aztertzea.
Metodologia: Literaturaren berrikusketa kritiko hau egiteko ingelesez idatzita eta 2013.urtetik aurrrera argitaratuta dauden artikuluak erabili dira. Artikuluak bilatzeko, hurrengo datu-baseak erabili dira: PubMed, Cochrane, PsycInfo, Cinahl, Cuiden eta Embase. Halaber, hainbat aldizkari zientifikoetan ere eskuzko bilaketak burutu dira: European Journal of Oncology Nursing, Cancer Nursing eta European Journal of Cancer Care. Artikuluen bibliografia ere kontsultatu da artikulu gehiago lortzeko asmoarekin. Guztira hamabost artikulu erabili dira barneratze- eta kanporatze-irizpideak errespetatuz: hamalau entsegu kliniko aleatorizatuak (EKA) eta entsegu kliniko sasi-esperimental bat.
Emaitzak eta eztabaida: Antsietateari eta depresioari dagokionez, erizain interbentzio eraginkorrena interbentzio psikologikoa izan da. Hala ere, beste erizain interbentzio batzuk ere eraginkorrak izan dira, hala nola, musikoterapia eta entrenamendu progresiboak. Distresari dagokionez, interbentzio psikologikoak eta erizainentzako burututako mapa mentalaren interbentzioak eraginkortasuna erakutsi dute. Era berean, gogo-aldartearen kasuan, interbentzio psikologikoa aplikatuz, hobekuntza ikusi da, emaitzak estatistikoki esanguratsuak izanik. Beldurrari eta ongizate emozionalari dagokionez, aplikatutako erizain interbentzioak ez dira eraginkorrak izan.
Ondorioak eta inplikazioak: Eraginkortasuna erakutsi duten erizaintza interbentzioak praktika asistentzialean aplikatuko balira, bularreko minbizia duten emakumeen egoera emozionala hobetu ez ezik, pazienteen arreta eta tratamenduarekiko atxikidura ere hobetuko litzateke. Hala ere, egoera emozionalaren inguruan artikulu oso gutxi daudenez, garrantzitsua da gai honen inguruan ikerketak egiten jarraitzea. | es_ES |