Show simple item record

dc.contributor.advisorZarandona Calvo, Jagoba
dc.contributor.authorErro Nuin, Hongyun Itziar
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ
dc.contributor.otherGASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA
dc.date.accessioned2024-10-07T14:39:59Z
dc.date.available2024-10-07T14:39:59Z
dc.date.issued2024-10-07
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/69751
dc.description68 p. -- Bibliogr.: p. 30-33
dc.description.abstract[EUS] Esparru kontzeptuala eta justifikazioa: Esklerosi anizkoitza gaixotasun neurodegeneratibo eta kronikoa da, gazteen artean bigarren desgaitasun kausa izanik. Adierazpen klinikoak oso heterogeneoak dira pertsona batetik bestera, eta zoritxarrez, iragar ezinak. Nekea da esklerosi anizkoitza duten pertsonen gaitz ezgaitzaile ohikoenetako bat, eta neurri handi batean ezintasuna eta bizi-kalitatearen okertzea dakar. Bere etiologia ezezaguna da eta ez dago sendabiderik. Esklerosi anizkoitza duten pertsonei ariketa fisikorik ez egitea gomendatzen zitzaien. Hala ere, gaur egun, ariketaren eraginari buruzko azterlanak daude, esklerosi anizkoitza duten pertsonen nekeari aurre egiten laguntzeko. Beraz, funtsezkoa da ariketa terapien eraginkortasuna ezagutzea, gaixotasun hori duten pertsonen nekea arindu dadin, eta bide batez, beraien ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzeko asmoz. Helburua: Esklerosi anizkoitza duten pertsonetan nekea murrizteko erabiltzen diren ariketa terapien eraginkortasuna aztertzea. Metodologia: Lan honen diseinua literaturaren berrikuspen kritikoa da. Bilaketa Medline (OVID), Cinahl, Cochrane, PyscINFO, Embase, Scopus, Web of Science (WOS) eta LILACS datu-baseetan, eta “Journal of Neuroscience Nursing” eta “Revista Científica de la Sociedad Española de Enfermería Neurológica” aldizkari elektronikoetan eskuzko bilaketa burutu zen. Era berean, ebidentzia zientifikoan oinarritutako erakundeak, hala nola, RNAO eta NICE, kontsultatu ziren. Barneratze-irizpideak 2004-2024 arteko datu-bilketaren bidez aurkitutako azterlanak ziren, ingelesez, euskaraz edo gaztelaniaz argitaratuak, ariketa-terapia eta ariketarik gabeko kontrol-egoera edo beste interbentzio bat alderatzen zituzten ausazko edo sasi-saiakuntzak, eta esklerosi anizkoitza zuten pertsonen nekea ebaluatzen zutenak balidatutako eskala baten bidez. Emaitzak eta eztabaida: 15 artikulu barneratu ziren. Erresistentzia-ariketeetan, ezin daiteke zehaztu zein den entrenamendu optimoena ikerketetan arteko heterogenotasun handiaren ondorioz. Hala ere, emaitza positiboak lortu dira nekearen sintoman. Muskulu indarrezko ariketak aztertuta, agertzen da RRMS motatako EA-ko pertsonetan, erresistentzia progresiboko prestakuntza programa bidez nekea murrizteko aukera dagoela, estatistikoki esanguratsuak lortu diren emaitzak lortu dira eta. Ariketa mistoen kasuan, emaitza kontrajarriak lortu dira. Ikerketa gehienek erakusten dute nekea arintzen dela, baina hobekuntza hori denboran irauten duelaren ondoriorik ezin daiteke atera. Azkenik, ikusi da yogaren bidezko entrenamenduak nekea arintzen duela, bai interbentzioa amaitu ostean, eta baita denboran irauten duela ere. Ondorioak: Badirudi ariketa terapiak esklerosi anizkoitza duten pertsonei nekea arintzen laguntzen dietela. Zenbat eta jarduera gehiago landu, orduan eta gehiago arintzen da. Hala ere, ez dago argi zein esku-hartze motak den eraginkorrena, ikerketen aldakortasunak zaildu baitu emaitzen arteko konparaketa burutzen, eta horietatik ondorio sendo bat ateratzen. Oraindik gehiago ikertu beharreko gaia da, populazio bakoitzerako esku-hartze eraginkorrena zein den jakitea ahalbidetuko du eta.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectesklerosi anizkoitzaes_ES
dc.subjectariketa terapia
dc.subjectnekea
dc.subjecterrebisio lana
dc.titleIndarberritzen: esklerosi anizkoitzean nekeari aurre egiteko ariketa terapeutikoakes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2024-05-13T06:36:36Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2024, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Enfermeríaes_ES
dc.contributor.degreeErizaintzako Gradua
dc.identifier.gaurregister139174-1017231-08
dc.identifier.gaurassign164903-1017231


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record