Show simple item record

dc.contributor.advisorLeniz Rodríguez, Asier
dc.contributor.authorGarcía Casas, Maialen
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ
dc.contributor.otherGASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA
dc.date.accessioned2024-10-07T14:45:07Z
dc.date.available2024-10-07T14:45:07Z
dc.date.issued2024-10-07
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/69753
dc.description72 p. -- Bibliogr.: p. 32-34
dc.description.abstract[EUS] Marko teorikoa eta justifikazioa: Bizi-estilo ez osasungarriak eramateak (hala nola, sedentarismoa, pantailen gehiegizko erabilera, elikagai ultra prozesatuen kontsumoa, etb.) populazioan bai kalte fisikoak (hala nola, gaixotasun ez-kutsakorrak, batik bat, diabetesa, obesitatea, etb.), emozionalak (autoestimu eskasa, antsietatea, depresioa, etb.) zein sozialak ekar ditzake, baita kostu ekonomiko eta sanitario handiak ere. Osasun-arazo hauek ahalik eta era goiztiarrenean saihesteko ume eta nerabeetan bizi-estilo osasuntsuak sustatzeko esku-hartze programak beharrezkoak dira, eta hauek eraginkorrak izatea garrantzitsua da. Helburua: Ume eta nerabeei eskoletan emandako nutrizioarekin eta jarduera fisikoarekin erlazionaturiko bizi-estilo osasuntsuen hezkuntza-programen eraginkortasuna aztertzea haien jakintza-mailan, jarreran eta jokabidean. Metodologia: Literaturaren berrikusketa kritiko bat egin da. Horretarako, barneratze- eta kanporatze-irizpideak aplikatuz bilaketa hainbat datu baseetan (MEDLINE/PUBMED (OVID), CINHAL, COCHRANE, CUIDEN), Ebidentzian Oinarritutako Erakundeetan (RNAO, NICE, Guía Salud) eta hiru aldizkari espezializatuetan egin da. Bilaketa- prozesua amaituta, hautatutako entseguen irakurketa kritikoa egin da hauen kalitatea baloratzeko. Artikuluen ideiak antolatzeko laburpen-taula bat egin da eta emaitza nagusiak egituratzeko zuhaitz-kategorial bat. Emaitzak: Hezkuntza-programa dualek, hau da, bai jarduera fisikoa zein nutrizioa barneratzen dituztenak, jokabidearen arloari dagokionez emaitza argiak eta esanguratsuak izan dituzte. Hala ere, programa hauetan jarreraren arloari dagokionez ez da ia emaitza esanguratsurik ezta emankorrik ikusi eta jakintza-mailaren inguruan ez da emaitzarik egon. Nutrizioari soilik heltzen dieten programek, bestalde, jakintza-maila eta jarreran programa dualetan baino emaitza esanguratsu gehiago izan dituzte, hala ere, jokabideari dagokionez programak ez dira oso eraginkorrak izan. Bestalde, jarduera fisikoaren inguruko programek jokabideari soilik heldu diote, eta nahiz eta emaitza esanguratsuak egon, baloreak ez dira oso bideragarriak hezkuntza-programa batentzako. Ondorioak: Osasun-hezkuntza programa dualek ume eta nerabeen alor hauen inguruko jokabidearen garapenari dagokionez eraginkorrenak dirudite. Jakintza-maila eta jarrerari dagokionez, jarduera fisikoaren alorrean hauek lantzen dituzten azterlanak falta direla antzeman da. Bestalde, nutrizioari dagokionez, honi era isolatuan heltzen dioten programek jakintza-maila eta jarreraren garapenean programa dualak baino eraginkorragoak dira.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectumeakes_ES
dc.subjectnerabeak
dc.subjectosasun hezkuntza-programa
dc.subjecteskola
dc.subjectjakintza-maila
dc.subjectjarrera
dc.subjectjokabidea
dc.subjectbizi-estilo osasuntsuak
dc.subjectnutrizioa
dc.subjectjarduera fisikoa
dc.titleNutrizioarekin eta jarduera fisikoarekin erlazionaturiko bizi-estilo osasuntsuen hezkuntza-programen eraginkortasuna eskoletanes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2024-05-13T06:47:33Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2024, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Enfermeríaes_ES
dc.contributor.degreeErizaintzako Gradua
dc.identifier.gaurregister139313-919531-08
dc.identifier.gaurassign164886-919531


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record