Show simple item record

dc.contributor.advisorCalle Calle, Mª Dolores
dc.contributor.authorGarcía Sánchez, Andoni
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ
dc.contributor.otherGASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA
dc.date.accessioned2024-10-07T14:48:17Z
dc.date.available2024-10-07T14:48:17Z
dc.date.issued2024-10-07
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/69755
dc.description88 p. -- Bibliogr.: p. 32-37
dc.description.abstract[EUS] Giza-immunoeskasiaren birusa arriskuko bagina-, uzki- eta aho-bidezko sexu-harremanen bitartez kutsatzen den agentea da. Birus honek organismoaren immunitate-erantzunaren arduradunak diren leukozitoak kutsatu eta suntsitu egiten ditu, organismoa bera defentsarik gabe utziz. Gaur egun osasun publikorako infekzio kezkagarria da, pertsonaren osasuna bere dimentsio guztietan kaltetu egiten baitu, eta heriotza ere ekar baitezake. Izan ere, patogeno hilgarrienetako bat izaten jarraitzen du 1981ean agertu zenetik, infekzio-tasak esponentzialki egin baitu gora bere agerpenetik aurrera. 2022ko ikerketen arabera, urte berberean baziren GIB-arekin bizi zitezkeen 45,7 milioi pertsona inguru mundu-mailan, ia 151.000 pertsona izanik Espainian. Nerabeen kasuan are kezkagarriagoa da egoera. Ikusi egin izan da adin-tarte honetan bizi diren nerabeak zaurgarriagoak direla GIB-arekiko, hauetan ere infekzio-tasek gora egiten ari baitute, batez ere transmisio sexualaren bidez. Nerabeek aldaketa oso bortitzak jasaten dituzte nerabezaroan zehar, bai biologikoak, bai psikologikoak eta baita sozialak ere, eta guzti horrek, gaiari buruzko ezjakintasunarekin batera, arriskuko sexu-jokabideak izatera bultza ditzakete, haien artean sexu-bikote anitz izatea, preserbatiboaren erabileraren murrizketa edo alkoholaren eraginpean harreman sexualak mantentzea. GIB infekzioaren egoeraren larritasuna ikusita, «Positiboena prebenitzea da / Que lo positivo sea prevenirlo» garatu egin da, pertsonen osotasun holistikoa ardatz gisa duen eta Banduraren Ikaskuntzaren Gizarte-Teorian oinarritzen den programa, nerabeetan GIB-aren transmisio sexuala prebenitzeko konpetentziak eskuratzeko balio duena. Programa honek presentzialak diren 5 saio ditu, zeinetan helburu hori lortzeko ezagutzak eta trebetasunak eskainiko diren, jokabide-aldaketarako beharrezkoa den motibazio intrintsekoa sustatzeaz gain. Gainera, programak prozesurako eta emaitzetarako duen ebaluazioa formatiboa eta batugarria izango da, non saioetan zehar, proiektuaren amaieran, eta 3 eta 6 hilabeteren buruan lortutako ikaskuntza-helburu espezifikoak ebaluatuko diren.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectadolescentes_ES
dc.subjectHIV Infections
dc.subjectHIV
dc.subjectprevention
dc.subjecthealth education
dc.subjectsex education
dc.subjecthealth promotion
dc.titlePositiboena prebenitzea da / Que lo positivo sea prevenirlo. DBH-ko 3. eta 4. mailetako nerabeei zuzendutako GIB infekzioaren transmisio sexualaren prebentziozko osasun-programa.es_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2024-05-13T06:47:14Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2024, el autor
dc.contributor.degreeGrado en Enfermería
dc.contributor.degreeErizaintzako Gradua
dc.identifier.gaurregister139293-1004293-08
dc.identifier.gaurassign164889-1004293


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record