dc.description.abstract | [EUS] Marko kontzeptuala: takikardia suprabentrikularrak (TSB) bihotz-erritmoaren asaldurak dira.
Ondorioz, bihotz-maiztasun azkarra dute, erregularra edo irregularra. Arritmia horiek eragin
nabarmena izan dezakete pazienteen bizi-kalitatean, baita konplikazio kardiobaskular larriak izateko
arriskua areagotzen dute, hala nola bihotz-gutxiegitasuna edo iktus bat jasateko arriskua. TSBen
artapenean, maniobra bagalak bihotz-erritmo normala berrezartzeko estrategia eraginkorra eta ez inbaditzailea direla erakutsi da. Maniobra horien artean Valsalvako maniobra, aurpegia ur hotzean
murgiltzea edo nerbio bagoa masaje karotidideoaren bidez estimulatzea daude. Maniobra horiek
nerbio-sistema autonomoan eragiten dute, bihotz-maiztasuna murrizteko eta erritmo sinusala
berrezartzeko.
Helburua: takikardia suprabentrikularraren maneiuan, bihotz-maiztasuna bere onera itzultzeko
balsalba maniobra eta sinu karotideoaren masajearen eraginkortasuna aztertzea pertsona helduetan.
Metodología: errebisio literarioa. Ikerketa burutzeko bilakerta era sistematikoan Medline OVID,
Cochrane, CINAHL, EMBASE eta LILACS datu-baseetan egin da. Horrez gain, eskuzko bilaketa
ScienceDirect-en gauzatu da. Bilaketak egiteko hurrengo hitz gakoak erabili dira; “Tachycardia,
Supraventricular”, “Valsalva maneuver”, “Carotid sinus” eta “Vagal maneuver”. Hitz gakoekin bilaketa ekuazioak eraiki ziren AND eta OR operadore booleanoekin.
Emaitzak: ikerkuntzak Valsalvako Maniobra, Valsalvako Maniobra eraldatua eta Sinu Karotideoaren
Masajearen arteko alderaketa egiten dute. Azken hamar urteeko ikerkuntzak Valsalvako Maniobra
eraldatuaren aldezko emaitzak frogatzen dute beste bi maniobrekin konparatzean. Ikerkuntzak ere,
maniobrak egiteagatik sortu ahal diren albo-ondorioetaz ikertzen dute. Ez ziren frogatu albo-ondorio
garrantzitsuak maniobrak egin eta gero.
Ondorioak: ikerkuntzen emaitzetan opinarrituz, Valsalvako Maniobra eraldatua da takikardia
suprabentrikularren kudeaketa klinikoetan maniobra bagal eraginkorrena, bere kardiobertsio tasarengatik, albo-ondorio agerpen gutxiengatik eta maniobra oso merkea delako. | es_ES |