Zauri kronikoen tratamendurako hanturazko bitartekarien hidrogel bahitzaileak
View/ Open
Date
2024-10-17Author
Zipitria Sinde, Itsasne
Metadata
Show full item recordAbstract
Zauri kronikoen tratamendua erronka handia da egun. Zauriak sendatzeko hainbat
elkarrekintza ematen dira zelulen, biomolekulen eta matrize estrazelularraren artean, eta
prozesuak lau fase ditu, baina zauri kronikoak hanturazko fasean geratzen dira, amaiezina
den hantura ziklo bat ematen delarik. Hantura ziklo horretan hantura zitokina eta oxigeno
espezie erreaktiboen (ROS-en) kantitatea oso handia da. Beraz, zauri kronikoen
tratamenduaren helburu nagusia joera horrekin amaitzea izan behar da.
Orain arte zauri kronikoak sendatzeko erabilitako hidrogelek hanturaren aurkako konposatu
bioaktiboak eduki zitzaketen, eta horien askapenaren bidez hantura murrizten zuten. Ordea,
zauri kronikoak sendatzeko beste terapia bat garatzen ari da, ekintza inflamatorioa
immunomodulatzen duena. Hanturazko bitartekariak eta ROS-ak bahitzen dituzten
hidrogelak diseinatu dira, zelula immune gutxiago erakarriz, zaurien orbaintzea sustatzen
dutenak. Matrize estrazelularrean ageri diren osagaiez osatuta daude, azalarekiko ahalik eta
antza handiena edukitzeko, eta zauriaren morfologiara oso ondo egokitzen dira. Hidrogelen
osagaien eta hantura bitartekarien artean elkarrekintzak emateagatik lortzen da bitartekariak
bahitzea.
Animalietan egindako ikerketan ikusi zen, zauriak bi hiru asteetan sendatu daitezkeela
terapia berri honekin, gizakietan aldiz, 8 aste edo gehiago beharko lirateke. Hala ere,
sekulako aurrerapena da zauri kronikoen tratamendurako. Gainera, estrategia bahitzailea
jarraitzeaz gain, beste ezaugarri batzuk ere izan ditzakete hidrogelek, antibakterianoak eta
antioxidatzaileak izan daitezke esaterako, eraginkortasun handiagoa edukitzeko. Beraz,
terapia tradizionalen mugak gainditzea ahalbidetzen dute eta zauri kronikoen erabateko
sendaketarako aukerak eskaini.
Lana euskaraz egin da.