Iragan hurbil bortitzak eta hauek ikasgeletan duten tratamendua: Adi-adian hezkuntza moduluak rakasleen hasierako formakuntzan duen eraginaren azterketa
Fecha
2024-06-13Autor
Albas Ibeas, Leire
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Tesi honek, argitalpenen bilduma gisa, argitaratutako edo onartutako lau artikulu eta hiru kapitulu etaerrebisioan dagoen artikulu bat biltzen ditu, guztiak doktorego tesia egin bitartean idatziak etaberrikusiak, eta zeinetik hiruk betetzen dituzten lan hau aurkezten den doktorego programak ezartzendituen baldintza espezifikoak. Ikerketaren helburu nagusia, biktima hezitzaileek Euskal Herriko iraganhurbil bortitzaren inguruan emandako testigantzetan oinarriturik dagoen Adi-adian hezkuntzamoduluak Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) irakasleen hasierako formakuntzan duen eraginaaztertzea da. Horretarako, hainbat azterlan eramaten dira aurrera, non argitalpenen ezberdinenaurkezpenen bidez, gatazka armatuen hezkuntza tratamenduari buruz indarrean dauden azterlaneninguruko egoera identifikatzen da, Adi-adian hezkuntza moduluaren aurrekariak ezagutzen dira, partehartzaileen ezagutza eta jarrerak aztertzeko ebaluazio tresna bat diseinatzen da, eta baita Memoria etaElkarbizitza izeneko inplementazio eredu bat ere, zeinak Adi-adian modulua irakasleen hasierakoformakuntzako gizarte zientzien didaktikaren arloko curriculumera egokitzen duen. Horrez gain,informazio iturriak identifikatzen dira, eta ikasleen aurretiazko jarrerak eta aurretiazko ezagutzakaztertzen dira, bukatzeko, modulua ezartzeak parte hartzaileengan duen eragina ebaluatzen delarik.Guzti honetatik, biktima hezitzaileen testigantzen bidezko Adi-adian hezkuntza modulua, enpatiasortzeko, arreta erakartzeko, edukien iturri izateko eta ingurunean nabari diren gertaera batzukaztertzeko tresna indartsua dela ondorioztatzen da. Hala ere, beharrezkotzat jotzen da ikuspuntusubjektiboago batetik jasota dauden testigantza horiek, gertatutakoaren inguruko datu objektiboekinbabestea. Azkenik, eztabaida, ikerketa eta hausnarketa sortzeko gai eztabaidagarriekin lan egiteakeskaintzen duen ahalmena kontuan hartuta, bereziki garrantzitsutzat jotzen da etorkizuneko irakasleekinlan egiten jarraitzea, ikasgelan eztabaidagai diren gaiei heltzen ikas dezaten, izan ere etengabe kudeatubeharko baitute eztabaida edo gatazkekin.