Antigitanismoaren estereotipoak aztertzen: horiek eraisteko eta diskriminazioari aurre egiteko proposamenak
Date
2024-06-28Author
Zarate Arrieta, Añes
Metadata
Show full item recordAbstract
[EU] Dibertsitatea ezaugarri nagusitzat duen gaur egungo gizartearen testuinguruan, ijitoak bezalako hainbat minoria etnikok integratzeko oztopoak aurki ditzakete. Ijitoak, nahiz eta aspaldi Espainian zein euskal lurretan asentatu ziren, oraindik diskriminazio egoera nabarian bizi dira, eta ez dago ikerketa nahikorik jazarpen horien inguruan. Lan honek zehazki ijitoek estereotipoen erruz, integraziorantz aurki ditzaketen zailtasunetan jartzen du arreta. Planteatzen den hipotesia da estereotipoak inferitutako eta oinarririk gabekoak ideiak direla; eta, era berean, ijitoenganako diskriminazioetan estereotipoek duten eragina demostratu nahi da. Horiek, kasu isolatuak baino, egiturazko arazo baten isla direlako hipotesitik abiatzen da, esanez sozialki onartutako ideiak direla eta, askotan, estereotipoak erabiltzen dituztenak ez direla horretaz jabetzen. Estereotipo horiek, gizarteak egiatzat hartzen dituenak, besteengandik hartutako ideiak dira, oinarri fidagarririk eta esperientzia pertsonalik gabekoak, kontzienteki gaitzetsi beharko lirateke. Hori egitean, agerian geratzen da ez direla egia objektiboak, baizik eta zalantzan jar eta alda daitezkeen eraikuntza sozial eta kulturalak. Beraz, estereotipoak aztertuko dira diskriminazioari aurre egin ahal izateko. Diskriminaziozko egoera hauek, lan munduan, hezkuntzan zein etxebizitzaren problematikan modu azpimarragarrian islatzen direla argudiatzen da. Lanean zehar, zati teoriko eta enpirikoa dituen metodologia aplikatu da, eta ikerketa honen abiapuntua elkarrizketa bidez jasoriko testigantza batzuetan oinarritzen da.