Administrazio-zuzenbidea : atal berezia
Date
2008Author
Urrutia Libarona, Iñigo
Metadata
Show full item record
Urrutia, I. (2008). Administrazio-zuzenbidea : atal berezia. EHUko Ikasmaterialen Sare Argitalpenak. http://testubiltegia.ehu.es/Administrazio-zuzenbidea
Abstract
Argitalpen hau Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean eskaintzen den Administrazio Zuzenbideko II (atal berezia) izeneko ikasgaiaren lehen zatiari egokitua da. Administrazio-antolakuntza, funtzio publikoa, ondasun publikoak eta administrazio-jarduerari buruzko gaiak bildu ditugu lan honetan. Ikasmaterial hau Zuzenbide Fakultateko Bizkaiko Atala Leioako campusean ezarri zenaz geroztik lantzen hasi zen. Ikasleei zuzendutako lana izanik, ikasgelan agertzen diren oinarrizko azalpenak biltzea du helburu, ez besterik. Asmoa ez da izan Administrazio Zuzenbideari buruzko tratatu osatua lantzea, ezta atal bereziari buruzkoa ere; asmoa askoz ere xumeagoa izan da, euskara taldeko ikasleari lagungarri eta erabilgarri gerta lekiokeen euskarazko oinarrizko tresna lantzea baizik, gaztelerazko eta atzerriko hizkuntzetako bibliografiari bide eginez.