Eliz atarian punttuka: sentsibilitate poetikoak euskal literaturaren hastapenetan
Ibon Sarasola, Gorazarre. Homenatge, Homenaje : 599-612 (2015)
Resumen
[EUS] Inoiz fruitu idor samarrekoa bada ere, betidanik izan da jolas lirikoa
Asaba Zaharren baratzean tentu handiz zaindu den landarea. Haren sustrai hezeak izan dira letrak eta generoak luzaroan elikatu dituzten horietakoak eta menturaz etorkizuneko literatur aletegiak ere ziurta ditzaketenak.
Horregatik, on eta egoki izan daiteke noizik behin gutxienez zeharbegiratu bat egitea hari, landare guztien artean bera baita —hala-holako espiritu erromantiko batzuk baizik erakartzen ez duelako edo— ahulena eta erraz zimeltzekoa. Ondoko lerrootan, haren adartxoa baino ez diren behialako sentsibilitate poetikoak eta protagonistak izango ditugu ikusmiran, esan bezala, gure literaturaren lehen hari-muturrak mikorriza gisako hartan sendotu baitziren aurren-aurrenik. Erantsi beharrik ez da: poemak eta bertsoak halabeharrezko aterpe, doi-doi egin ahalko zaio aurre punttuka aritzeko tentazioari.