Laburpena
Lan honen bidez ikertu nahi izan duguna da, maisu maistren formakuntza genero berdintasunean behar beste lantzen den ala ez, eta hauek jasotzen duten formakuntza errealitateko premiak asetzeko aproposa den. Horretarako, ikasleen eta irakasleen curriculumak aztertu ditugu, egin beharrekoak zeintzuk diren zehaztuz. UPV/EHUko hainbat irakasle elkarrizketatu ditugu errealitatea aztertzeko. Behin emaitzak jasota, ateratako ondorio nagusia izan da genero berdintasuna irakasleen formakuntza ez dela behar beste lantzen. Gainera, maisu maistren irakasleen jardun praktiketan gai hau gehiago landu beharraren premia dagoela eta honen inguruko formakuntza falta dagoela antzeman dugu.