dc.description.abstract | Gradu amaierako lan honen helburua pentsioen etorkizuna aztertzea da, gehien eragiten duten aldagaien bilakaera aztertuz. Lan honetan; erretiroa, ezintasun iraunkorra, alarguntza, zurztasuna eta familien aldeko pentsioak aztertuko ditut. Beharrezko informazioa lortzeko, Estatistikako Institutu Nazionalaren eta Gizarte Segurantzaren web-orrietan zentratu naiz; baita, Estatuko Aldizkari Ofizialetan ere. Azken urteetako informazioa lortuz, hura oinarriz aztertu egin dut ea pentsioek etorkizun bideragarria ala zalantzagarria izango duten.
Lana pentsioen ordainketetan eragiten duten aldagaiak aztertzean dautza. Aldagai nagusienak, sarrerak eta irteerak dira; horietan eragiten duten kontzeptuak aztertuz eta euren bilakaera ikusiz, etorkizuna aurreikusteko informazio gisa erabili ahal izango dira. Beste aldagai bat ere aipatua eta aztertua izan da, demografia, Espainiako piramideak izan dituen aldaketak eta pentsioen etorkizunean izan dezaketen eragina aztertzeko.
Behin azterketa egin ostean, lan honetan, etorkizunean pentsioak egongo direla; baina, jaso ahal izango dugun zenbatekoa ez digutela bermatuko ondorioztatu dut. Izan ere datuek bi arazo nagusi daudela erakusten digute; alde batetik, Gizarte Segurantzaren defizita eta bestetik, arazo demografikoa. Arazo horiek murrizteko, konponbide hauek proposatu ditut: Lehenengo, gobernuak elizari eta hauteskunde-propaganda egiteagatik, alderdi politikoei ematen dioten diru-laguntzak kentzea. Bigarrenik, presidente eta ministro ohiei ematen zaien biziarteko pentsioa kentzea. Hirugarrenik, kotizazioek duten topea kentzea eta laugarrenik, umea izateagatik ematen zaien diru-laguntza hobetzea, jaiotza gehiago izateko. | es |