Labaienen eta Zannettoren formulen karietara
Andolin gogoan. Essays in honour of Professor Eguzkitza : 855-868 (2006)
Abstract
[EUS] Labaienek Iruñean eta Zannettok Erroman, biek lortu dute XVII. mendeko euskal letren esparruan,editore batek otoitz eta formula kateketiko bakan batzuekin inoiz esperoko ez zukeen protagonismoa. Lehena, 1614an argitaratutako dotrina gisako baten zatiekin eta bigarrena, berriz, "kredo" xume batekin, biak agertzen zaizkigu euskal literatura kontrarreformistaren ibil-inguruetan barneratzeko giltza. Ereduak, kontzeptuak, euskalkiak, hizkera... guztien informazioa eskain dezakete haiek argitaratuek eta, dagoeneko, eskaini ere egiten dute, hutsune eta gabezia askotxorekin bada ere. Ildo horretatik, artikulu honek Labaien eta Zannetto editoreek argitaratu testuak hartu ditu gaitzat eta materialaren osaketa eta berreraiketa saio bat eskaini, ondoko orrialdeetan. Aldi berean, garai hartako bestelako otoitz eta formula ospetsuekin erakusten dituzten antzak eta desberdintasunak jorratu dira bertan. Nabarmentzekoa da katiximen oihanean azaleratzen diren ahaidetasunak.