Euskal Autonomia Erkidegoko gizarteratze eta laneratze enpresen ereduaren inguruko azterketa
Laburpena
Lehen Gizarteratze eta Laneratze Enpresak entitate sozialek aurrera eraman zituzten ekimen txikien bidez sortzen hasi ziren 80. eta 90. hamarkadan eta hauen helburua arlo ekonomiakoaren bitartez arazoak zituzten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea bultzatzea zen. Enpresa hauek zuten izaera berezia zela eta, Euskal Autonomia Erkidegoan lehen aldiz 2000. urtean instituzionalki aitortzea erabaki zuen Administrazioak, abenduaren 26ko 305/2000 Dekretuaren bidez.
Beraien artean erlaziorik izan gabe ekimen sozialetik sortuak izan diren enpresak izanik, denboran zehar eredu, tresna, metodo eta abar ezberdin landu dira. Gizarteratze eta Laneratze Enpresak aitortzen joan diren heinean ordea, enpresa hauek eredu jakin batetarako joera hartu dute, zehazki, Pertsonan Zentratutako Eredura, non besteak beste, aldi baterako edo trantsizio izaera duten enpresak gailentzen diren eta entitate sustatzaileen bidez kudeatzen diren.
Gradu Amaierako Lan honetan, Gizarteratze eta Laneratze Enpresak sortzen hasten direnetik gaur egun arte izan duten eboluzioa aztertuko dugu eta Pertsonan Zentratutako Eredua (trantsizio izaerako enpresak) bezala ezagutzen duguna, zergatik gailendu den aztertuko dugu. Gainera, etorkizunean enpresa hauek izan dezaketen bilakaeraren inguruan ere hausnartuko dugu.