Espainia bidegurutzean: krisi ekonomikoa eta erreforma politikoa 1973-1986
View/ Open
Author
Satrustegui Andres, Imanol
Metadata
Show full item recordAbstract
1973ko petrolioaren bat bateko igoera politikoa gertatu zenean, krisiaren atzetik etorri zen beheraldiak Bigarren Mundu Gerra bukatu zenetik zetorren kapitalismoaren Urrezko Aroa deituriko hazkunde garaia bukarazi zuen. Beheraldiak Espainia oso egoera politiko berezian harrapatu zuen: diktadura luze baten heriotzaren bezperako azken hil hatsetan. Beheraldiak bi elementu berezi ekarri zituen: estanflazioa eta langabezia. Estanflazioa ordura arte inoiz gertatu gabeko fenomeno bat izan zen: ekonomiaren uzkurtzearekin batera gertatutako inflazioa. Langabezia ere ezohikoa izan zen krisia lehertu zen arte, frankismoko lan legediak eta hazkunde ekonomikoak langabezia tasa baxu mantendu zuelakoz. Egoerak aldaketa politiko zein ekonomiko sakonak eskatzen zituen, baina eliteak eta biztanleriaren gehiengoak ez zuen haustura erradikalik nahi. Lan honen helburua garai hartako politika ekonomiko batzuen azaleko errepaso bat egitea litzateke. Orduan eratu zuten sistema politikoa monarkia parlamentario konstituzionala izan zen. Eredu ekonomikoari dagokionez, Europako mendebaldeko ekonomia kapitalista sozialetan jarri zuten arreta. Haiei imitatuz, Europako Elkarte Ekonomikoan sartzea jarri zuten helburu. Baina helburua betetzeko neurri gogor eta gatazkatsuak hartu behar izan zituzten. Ezin litezke garai honetan gertatu ziren aldaketa ekonomiko guztiak ulertu, garaiko joan-etorri politikoak aztertu gabe. UCD zein PSOEren gobernu ezberdinen joera nagusia orduan mendebaldean erabiltzen ari ziren kutsu neoliberaleko neurriak ezartzea izan ziren. Hartu ziren neurriek ezkerreko oposizioaren adostasuna behar zuten. Horretarako, ezkerrak frankismoan zituen aldarrikapen iraultzaileei uko egin eta hitzarmen sozialaren alde egin zuen. Orokorrean, jarrera horrek langileen egora
kaltetu zuen, baina trukean zenbati onura txiki eta sistema demokratiko eta parlamentario bat lortu zuten. Orduan burututako politika ekonomikoek eta sortu zen sistema akumulatibo berriak gaur arteko egoera ekonomikoa baldintzatu dute. Espainiako imaginario kolektiboan garrantzi handiko garaia izan zen aztergai duguna. Haren
inguruan Trantsizoaren Kultura deiturikoa eratu zen eta erregimen berriaren mito sortzailea mundu guztiarentzako eredugarria izan zela aldarrikatu izan da, oso prozesu gatazkatsua izan zela ezkutatuz. Gaur egun, bizi dugun beheraldi ekonomikoak garai hartan eratu zen
erregimena ezbaian jarri eta politika ekonomikoen inguruko duda piztu du. Orduan gertatutakoak, bai politikan bai ekonomian, gizartearen intereseko gaiak bihurtu dira, esparru akademiko zein informaletan.