Show simple item record

dc.contributor.advisorLamikiz Gorostiaga, Xabier
dc.contributor.authorSatrustegui Andres, Imanol
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2017-05-02T16:30:22Z
dc.date.available2017-05-02T16:30:22Z
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/21263
dc.description.abstract1973ko petrolioaren bat bateko igoera politikoa gertatu zenean, krisiaren atzetik etorri zen beheraldiak Bigarren Mundu Gerra bukatu zenetik zetorren kapitalismoaren Urrezko Aroa deituriko hazkunde garaia bukarazi zuen. Beheraldiak Espainia oso egoera politiko berezian harrapatu zuen: diktadura luze baten heriotzaren bezperako azken hil hatsetan. Beheraldiak bi elementu berezi ekarri zituen: estanflazioa eta langabezia. Estanflazioa ordura arte inoiz gertatu gabeko fenomeno bat izan zen: ekonomiaren uzkurtzearekin batera gertatutako inflazioa. Langabezia ere ezohikoa izan zen krisia lehertu zen arte, frankismoko lan legediak eta hazkunde ekonomikoak langabezia tasa baxu mantendu zuelakoz. Egoerak aldaketa politiko zein ekonomiko sakonak eskatzen zituen, baina eliteak eta biztanleriaren gehiengoak ez zuen haustura erradikalik nahi. Lan honen helburua garai hartako politika ekonomiko batzuen azaleko errepaso bat egitea litzateke. Orduan eratu zuten sistema politikoa monarkia parlamentario konstituzionala izan zen. Eredu ekonomikoari dagokionez, Europako mendebaldeko ekonomia kapitalista sozialetan jarri zuten arreta. Haiei imitatuz, Europako Elkarte Ekonomikoan sartzea jarri zuten helburu. Baina helburua betetzeko neurri gogor eta gatazkatsuak hartu behar izan zituzten. Ezin litezke garai honetan gertatu ziren aldaketa ekonomiko guztiak ulertu, garaiko joan-etorri politikoak aztertu gabe. UCD zein PSOEren gobernu ezberdinen joera nagusia orduan mendebaldean erabiltzen ari ziren kutsu neoliberaleko neurriak ezartzea izan ziren. Hartu ziren neurriek ezkerreko oposizioaren adostasuna behar zuten. Horretarako, ezkerrak frankismoan zituen aldarrikapen iraultzaileei uko egin eta hitzarmen sozialaren alde egin zuen. Orokorrean, jarrera horrek langileen egora kaltetu zuen, baina trukean zenbati onura txiki eta sistema demokratiko eta parlamentario bat lortu zuten. Orduan burututako politika ekonomikoek eta sortu zen sistema akumulatibo berriak gaur arteko egoera ekonomikoa baldintzatu dute. Espainiako imaginario kolektiboan garrantzi handiko garaia izan zen aztergai duguna. Haren inguruan Trantsizoaren Kultura deiturikoa eratu zen eta erregimen berriaren mito sortzailea mundu guztiarentzako eredugarria izan zela aldarrikatu izan da, oso prozesu gatazkatsua izan zela ezkutatuz. Gaur egun, bizi dugun beheraldi ekonomikoak garai hartan eratu zen erregimena ezbaian jarri eta politika ekonomikoen inguruko duda piztu du. Orduan gertatutakoak, bai politikan bai ekonomian, gizartearen intereseko gaiak bihurtu dira, esparru akademiko zein informaletan.
dc.language.isoeus
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectkrisi ekonomikoa
dc.subjecterreforma politikoa
dc.titleEspainia bidegurutzean: krisi ekonomikoa eta erreforma politikoa 1973-1986
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2015-06-24T06:31:26Z
dc.language.rfc3066eu
dc.rights.holder© 2015, el autor
dc.contributor.degreeGrado en Historia
dc.contributor.degreeHistoriako Gradua
dc.identifier.gaurregister60727-678187-10
dc.identifier.gaurassign27872-678187


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record