Arrantzale familien eboluzioa Bermeon. Andraren ikuspuntutik azterturiko bi kasu. 1965-2010
Anton Ormazaren sasoia (1922-2010). Bermeotarrak XX. mendean : 171-181 (2013)
Abstract
Bermeon herrigintzan eta politikagintzan eragina izan zuen Anton Ormazak (1922-2010), euskal kulturari eta euskarari lotua bizi izan zelako. Biografia honetan, gainera 1922-2010 tarte honetan Bermeok aldaketa izugarria izan zuenez, arrantzale gizartean gertatutakoa aztertzen da. Hori kontutan hartuz, Miren Gabantxo-Uriagerekaren artikuluak andrazkoen azterketatik abiatzen du Bermeoko gizartearen ezaguera. "Arrantzale familien eboluzioa Bermeon. Andraren ikuspuntutik azterturiko bi kasu (1965-2010" kapituluan, Mari Lekandaren eta Karmen Uriagerekaren kasuak aztertzen dira. Bien familietan arrain- salmenta zen diru-iturri nagusia eta biak, gaztetan, ezkondu ziren itsas-gizonekin urte berean, 1965ean. Charlotte Crawford ikerlariaren arabera (Crawford Bamber, 1982), Bermeoko familia arrantzaleetan, gizonak etxetik kanpo daudenez kanpainak egiten Atlantiko itsasoan, andrazkoen errola indartu egiten da diru-erabakiak eta familia erabakiak hartzeko orduan. Hipotesi honen gainean hausnarketa egiten da bi elkarrizketatuekin hitz egiten ("fishing narratives"). Kontutan izan behar da elkarrizketatzailea hurrengo belaunaldiakoa dela, hain zuzen ere, Karmen Uriagerekaren alaba.