Show simple item record

dc.contributor.advisorBiguri Otxoa de Eribe, Juan Luis ORCIDes
dc.contributor.authorUrruzola Puignau, Ainhoaes
dc.contributor.otherF. LETRASes
dc.contributor.otherLETREN F.eus
dc.date.accessioned2018-12-03T18:37:53Z
dc.date.available2018-12-03T18:37:53Z
dc.date.issued2018-12-03
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/30070
dc.description.abstractLan honen helburua XXI. mendeko Euskara-Gaztelania literatura-itzulpenaren bilakaera aztertzea da. Helburu hori lortzeko datu-base bat osatu dugu, eta argitalpen orokorrak aztertzeaz gain, funtsezkoa iruditu zaigu itzulpen argitaratuen ezaugarri batzuen bilakaera ikertzea: itzultzaile-motak, argitaletxeak eta testu motak. Horretarako, aurkezpen orokor baten ondoren, lanari datu-basearen nondik norakoekin emango diogu hasiera. Hasteko, datu-base bat zertan datzan azalduko dugu, eta jarraian, datuen bilduma osatzeko finkatu ditugun irizpideak azalduko ditugu: Lehenik, bilaketa XXI. mendera eta narratibara mugatu dugu, eta datu-basea osatuko duten argitalpenak lehen edizioak izango dira. Bigarrenik, itzultzaile-motak hiru motatan banatu ditugu (autoitzultzailea, itzultzaile alografoa eta kolaborazioa), eta Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako argitaletxeak multzo batean sartu ditugu eta Estatuko argitaletxeak beste batean. Argitaletxeen bi multzo hauen literatura-sistemak desberdinak dira, eta banaketa honen bidez, erabilitako jokamoldeak ikusi nahi izan ditugu. Hari beretik, bilaketan Hego Ameriketako zenbait argitalpen jaso ditugunez, horiek beste multzo batean sartu ditugu. Honekin batera, testu motak haur eta gazte narratiban eta helduentzako narratiban banatu ditugu. Horrez gain, bildu ditugun beste datuak aipatuko ditugu, eta atal honekin amaitzeko, datu-basea osatzeko erabili ditugun iturriak azaldu eta bildumarako datuak betetzerako orduan izan ditugun arazoak aztertuko ditugu. Ondoren, datu-basearen informazioa aztertzeari ekingo diogu. Azterketa lau arlotan banatu dugu: lehenengoa, argitalpenei dagokiena izango da; jarraian, itzultzaile-motak izango ditugu; ondoren, argitaletxeak; eta azkenik, testu motak. Arlo bakoitzeko datuei euskarri bisual bat emateko asmoarekin zenbait grafiko erantsi ditugu, eta hauen bidez, emaitzak zehaztasun handiagoarekin aztertuko ditugu. Ikerketa euskarazko narratibaren gaztelaniarako itzulpenen bilakaeran oinarritu dugu, eta bilakaerarekin lotura duten beste zenbait ezaugarri aztertu ditugu, esaterako, mende honetako euskal idazle itzulienak, itzultzaile alografo oparoenak eta hauek duten harremana argitaletxe eta idazleekin, kolaborazioak eta autoitzulpenak duten harreman estua eta autoitzulpenaren garrantziaren zergatia.eus
dc.language.isoeus
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccessen
dc.subjectitzulpengintzaeus
dc.titleEuskara-Gaztelania literatura-itzulpenaren bilakaera XXI. mendeaneus
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2018-06-06T08:21:48Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2018, la autoraes
dc.contributor.degreeGrado en Traducción e Interpretaciónes
dc.contributor.degreeItzulpengintza eta Interpretazioko Graduaeus
dc.identifier.gaurregister87159-767446-09
dc.identifier.gaurassign68539-767446


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record