UPV-EHU ADDI
  • Back
    • English
    • Español
    • Euskera
  • Login
  • English 
    • English
    • Español
    • Euskera
  • FAQ
View Item 
  •   Home
  • DOCENCIA
  • Facultad de Letras
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras
  • View Item
  •   Home
  • DOCENCIA
  • Facultad de Letras
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras
  • View Item
JavaScript is disabled for your browser. Some features of this site may not work without it.

Lourdes Oñederraren eleberrigintza eta genero ikuspegia

Thumbnail
View/Open
TFG_Mateo.pdf (311.7Kb)
Date
2018-12-03
Author
Mateo Baranguan, Maria
Metadata
Show full item record
URI
http://hdl.handle.net/10810/30104
Abstract
Gradu Amaierako Lan honen helburua Lourdes Oñederraren Eta emakumeari sugeak esan zion (1999) eta Intemperies. Babes bila (2013) eleberriak genero perspektiba batetik aztertzea da, eta bien arteko irakurketa konparatua egitea. Amaieran, azterketetatik ateratako zenbait ondorio azalduko dira. Horretarako, lehenik eta behin emakumeek idatziriko euskal literaturaren gaineko sarrera bat aurkeztuko dugu, aurretik gai hau jorratu duten lanen inguruko berrikuspen labur bat eginez. Sarreraren ostean bi eleberriak genero perspektiba batetik aztertu ahal izateko oinarri izan dugun Lasarteren Pertsonaia protagonista femeninoen ezaugarriak eta bilakaera euskal narratiba garaikidean (2011) tesiaren ekarpen nagusiak azalduko ditugu, lan honen helburuak eta nondik norakoak zehazte aldera. Horrela, literaturan emakume protagonista berriaren eraikuntzan gailentzen diren bost aztergaien aurkezpena egingo da: memoria eta modus autobiografikoa, genero indarkeria, amatasunaren gaineko diskurtsoak, emakumea eta nazioa eta sexua eta generoaren berridazketa: polizia eleberrien kasua dutena. Hauen artean batzuk ondoren landuko diren bi eleberrien azterketan oinarri izango direnez gero, ezinbestekoa da bakoitzaren funtzioa labur bada ere zehaztea. Ondoren Eta emakumeari sugeak esan zion eleberriaren azterketari helduko diogu, lau ikerlerro oinarri izanik. Ikerlerro horietatik hiru aurretik azaldutakoak izango dira: memoria eta modus autobiografikoa, amatasunaren gaineko diskurtsoak eta emakumea eta nazioa, amatasunaren aztergaia gai zentrala izango delarik. Gainera, Oñederraren eleberrigintzan nabarmentzekoa den hizkuntzaren erabilera ere kontuan izango dugu. Ikerketa aurrera eramateko, halaber, eleberri honen gainean burutu diren bestelako autoreen ekarpenak ere aintzat izango ditugu. Jarraian Intemperies. Babes bila eleberriaren azterketa egingo dugu, aurreko azterketak landutako ikerlerro berak jarraituz. Eleberriak banaka aztertu ondoren, bi eleberriek eta bi nobelen emakume protagonistek partekatzen dituzten aztergaien antzekotasunei helduko diegu. Horien artean Lasartek azalduriko emakume berriaren irudia sortzeko garrantzitsuak diren memoria eta modus autobiografikoaren erabilera, amatasunaren gaineko diskurtsoa edota nazioaren gaia gailenduko dira; eta baita hizkuntzaren erabilerak bi eleberrietan bereganatzen duen garrantzia ere.
Collections
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras
  • Recolecta

DSpace software copyright © 2002-2015  DuraSpace
OpenAIRE
OpenAIRE
 

 

Browse

All of DSpaceCommunities & CollectionsBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)SubjectsThis CollectionBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)Subjects

My Account

Login

Statistics

View Usage Statistics

DSpace software copyright © 2002-2015  DuraSpace
OpenAIRE
OpenAIRE