Show simple item record

dc.contributor.advisorAyerbe Sudupe, Mikeles
dc.contributor.authorMateo Baranguan, Mariaes
dc.contributor.otherF. LETRASes
dc.contributor.otherLETREN F.eus
dc.date.accessioned2018-12-03T19:41:35Z
dc.date.available2018-12-03T19:41:35Z
dc.date.issued2018-12-03
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/30104
dc.description.abstractGradu Amaierako Lan honen helburua Lourdes Oñederraren Eta emakumeari sugeak esan zion (1999) eta Intemperies. Babes bila (2013) eleberriak genero perspektiba batetik aztertzea da, eta bien arteko irakurketa konparatua egitea. Amaieran, azterketetatik ateratako zenbait ondorio azalduko dira. Horretarako, lehenik eta behin emakumeek idatziriko euskal literaturaren gaineko sarrera bat aurkeztuko dugu, aurretik gai hau jorratu duten lanen inguruko berrikuspen labur bat eginez. Sarreraren ostean bi eleberriak genero perspektiba batetik aztertu ahal izateko oinarri izan dugun Lasarteren Pertsonaia protagonista femeninoen ezaugarriak eta bilakaera euskal narratiba garaikidean (2011) tesiaren ekarpen nagusiak azalduko ditugu, lan honen helburuak eta nondik norakoak zehazte aldera. Horrela, literaturan emakume protagonista berriaren eraikuntzan gailentzen diren bost aztergaien aurkezpena egingo da: memoria eta modus autobiografikoa, genero indarkeria, amatasunaren gaineko diskurtsoak, emakumea eta nazioa eta sexua eta generoaren berridazketa: polizia eleberrien kasua dutena. Hauen artean batzuk ondoren landuko diren bi eleberrien azterketan oinarri izango direnez gero, ezinbestekoa da bakoitzaren funtzioa labur bada ere zehaztea. Ondoren Eta emakumeari sugeak esan zion eleberriaren azterketari helduko diogu, lau ikerlerro oinarri izanik. Ikerlerro horietatik hiru aurretik azaldutakoak izango dira: memoria eta modus autobiografikoa, amatasunaren gaineko diskurtsoak eta emakumea eta nazioa, amatasunaren aztergaia gai zentrala izango delarik. Gainera, Oñederraren eleberrigintzan nabarmentzekoa den hizkuntzaren erabilera ere kontuan izango dugu. Ikerketa aurrera eramateko, halaber, eleberri honen gainean burutu diren bestelako autoreen ekarpenak ere aintzat izango ditugu. Jarraian Intemperies. Babes bila eleberriaren azterketa egingo dugu, aurreko azterketak landutako ikerlerro berak jarraituz. Eleberriak banaka aztertu ondoren, bi eleberriek eta bi nobelen emakume protagonistek partekatzen dituzten aztergaien antzekotasunei helduko diegu. Horien artean Lasartek azalduriko emakume berriaren irudia sortzeko garrantzitsuak diren memoria eta modus autobiografikoaren erabilera, amatasunaren gaineko diskurtsoa edota nazioaren gaia gailenduko dira; eta baita hizkuntzaren erabilerak bi eleberrietan bereganatzen duen garrantzia ere.eus
dc.language.isoeus
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectGema Lasartees
dc.subjectLourdes Oñederraes
dc.subjectEta emakumeari sugeak esan zioneus
dc.subjectIntemperieses
dc.titleLourdes Oñederraren eleberrigintza eta genero ikuspegiaeus
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2018-06-08T06:15:42Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2018, la autoraes
dc.contributor.degreeGrado en Estudios Vascoses
dc.contributor.degreeGrado en Filologíaes
dc.contributor.degreeFilologiako Graduaeus
dc.identifier.gaurregister87445-785302-09
dc.identifier.gaurassign68916-785302


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record