Euskaraz hitz egiten ikasten duten makina autodidaktak
Data
2019-05
III.Ikergazte Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, Ingeniaritza eta Arkitektura, 2019Ko Maiatzaren 27, 28 eta 29, Baiona, Euskal Herria : 125-132 (2019)
Laburpena
Lan honetan sare neuronalen bidez euskaraz hitz egiten ikasten duen elkarrizketa sistema automatikoa aurkezten dugu. Horretarako, Turingen testaren ideia era konputazionalean inplementatzen duten sare neuronal sortzaile aurkariak erabili ditugu. Normalean erabiltzen diren ingelesezko corpusak baino bi magnitude ordena txikiagoa den euskarazko corpus batekin halako sareak entrenatzea badagoela frogatzen dugu. Amaitzeko, euskararen morfologia kontuan hartzen duen aurreprozesamendua erabiltzea komenigarria dela erakusten dugu. Dakigunaren arabera, sare neuronaletan oinarrituta dagoen euskarazko lehen elkarrizketa sistema aurkezten dugu.