Show simple item record

dc.contributor.advisorGago Rodriguez, Yolanda
dc.contributor.authorSixto Arroyo, Arlet
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ
dc.contributor.otherGASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA
dc.date.accessioned2019-09-13T17:50:46Z
dc.date.available2019-09-13T17:50:46Z
dc.date.issued2019-09-13
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/35346
dc.description62 p. : il. -- Bibliogr.: p. 23-27
dc.description.abstractMarko teorikoa eta justifikazioa: Kanguru Ama Metodoa jaioberria amarekin azalez azaleko kontaktuan oinarritzen den praktika da, amarentzat eta jaioberriarentzat onura handiak ekar ditzakeena, batez ere jaioberri goiztiar edota pisu baxukoentzat. Teknika sinplea denez, inkubagailuak bezalako ekipamendu garestien erabilera murrizten du eta aldi berean ospitalizazio egunak gutxitzen dira. Osasun Mundu Erakundeak (OMEk) dioenez, urterio 15 milioi jaiotze goiztiarrak ematen dira munduan zehar, 10 jaiotzetik bat baino gehiago. Horietatik, milio bat ume hiltzen dira erditzean agertzen diren konplikazioak direla eta. Pisu baxuko jaiotzei dagokionez, mundu mailan %15a pisu baxukoak jaiotzen dira. Jaioberri hauek paira dezaketen konplikazioei atentzioa ematea kanga handia bihurtu da osasun sistemarentzat mundu mailan, kostu fisiko, psikologiko eta ekonomiko handiak sortaraziz, saihesgarriak izan daitezkeenak. Helburua: Kanguru Ama Metodoaren eraginkortasuna aztertzea jaioberri goiztiar edota pisu baxuko jaioberrien bizi konstanteak egonkor mantentzeko. Metodologia: 2008-2018 urteen arteko artikuluak erabili dira, salbuespenak izan ezik non 2004ko iturriak hautatu diren. Hautatutako artikuluak ingelesez izan dira. Erabilitako hitz-gakoak 'Kangaroo-Mother Care Method', 'Infant, Premature', 'Infant, Low birth weight' eta 'Vital signs' izan dira nagusiki. Bilaketa-ekuazioak datu base desberdinetan burutu dira (Medline, CINAHL, CUIDEN, LILACS) eta horrez gain, esku bilaketak egin dira OMEn, ebidentzian oinarritutako datu baseetan (Cochrane eta RNAO) eta aldizkari anitzetan. Azkenik, 20 artikulu hautatu dira emaitzetarako. Emaitzak eta eztabaida: Ume goiztiarrak edota pisu baxukoak haien heldugabetasuna dela eta, termorregulaziorako arazoak izaten idtuzte. Ikerketek Kanguru Ama Metodoa hipotermia saihesteko metodo eraginkorra dela ondorioztatu da, umea bero mantenduz. Bihotz maiztasunari dagokionez, umeek estabilizatuta mantendu dira. Tentsio arterialean igoera ikuskatu da, posturarekin erlazionatuta egon daitekeena, betiere umea egonkor mantenduz. Bestetik, azalez azaleko zainketetan umeak hartzen duen posizioak arnas mekanika hobetzeko lagungarria dela erreparatu da. Azkenik, oxigeno saturazioari dagokionez, kontraesanak ikusi dira ikerketen artean, non batzuk desaturazio aldiak egon direla behatu duten eta beste ikerketa batzuk, berriz, balore normaletan mantendu direla esaten duten. Ondorioak: Nahiz eta Kanguru Ama Metodoak jaioberriengan ekar ditzakeen onurak ikusi, batez ere goiztiarretan eta pisu baxukoetan, oraindik honen inguruan jakintza eta ikerketa gehiago egitea beharrezkoa da, modu egokian praktika aurrera eraman ahal izateko.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectiInfant, prematurees_ES
dc.subjectinfant, low birth weightes_ES
dc.subjectKangaroo-Mother Care Methodes_ES
dc.subjectvital signses_ES
dc.titleKanguru Ama Metodoa: Praktika eraginkorra al da jaioberri goiztiar edota pisu baxukoen bizi-konstanteak egonkor mantentzeko?es_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2019-05-14T07:56:08Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2019, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Enfermería
dc.contributor.degreeErizaintzako Gradua
dc.identifier.gaurregister94458-796753-08
dc.identifier.gaurassign89458-796753


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record