Ehungintzaren hamaika ehundurak: Ehungintza erakusketen eragina Arte Garaikidean
Ikusi/ Ireki
Data
2020-05-20Egilea
Olave Duñabeitia, Elena Mercedes
Laburpena
Lan honek artearen historiaren baitan azken urte hauetan integratuz joan den ehungintza praktika artistikoa lantzeko teoria eta erakusteko moduen inguruan hausnartzen du. Arte mundurako barneraketa honetan ehungintza erakusketarako objektu bihurtu da,erakusketa espazioa izanik ehun-lanak eta subjektuaren arteko solasaldia emateko esparrua. Lan hau arte teoria feminista eta erakusketa moduen inguruan hausnartzeko saiakera bat da, bereziki hauen beharraz, artearen definizioa formulatu eta eraldatzerako orduan.