UPV-EHU ADDI
  • Back
    • English
    • Español
    • Euskera
  • Login
  • English 
    • English
    • Español
    • Euskera
  • FAQ
View Item 
  •   Home
  • DOCENCIA
  • Facultad de Letras
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras
  • View Item
  •   Home
  • DOCENCIA
  • Facultad de Letras
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras
  • View Item
JavaScript is disabled for your browser. Some features of this site may not work without it.

H1 gaztelania -> H2 euskara: ahoskera zailtasunak eta irakaskuntzarako proposamen baten hasiera

Thumbnail
View/Open
GRAL_Etxabe.pdf (487.9Kb)
Date
2020-05-22
Author
Esturo Etxabe, Joanes
Metadata
Show full item record
URI
http://hdl.handle.net/10810/43389
Abstract
Hurrengo lerroetan, euskararen ahoskeraren irakaskuntza modu eraginkorrenean bideratzeko gogoeta egin da. Horretarako, lehendabizi, helduaroan bigarren hizkuntza bat ikastean behar bezalako ahoskera lortzeko izaten diren arazo nagusiak zein diren azalduko da, arazo horietan bilakabide fonologikoek eta prosodiak duten zeresana zein den zehazturik. Jarraian, euskararen irakaskuntzan, bereziki, bigarren hizkuntza bezala irakastean ahoskerak duen lekua zein den jakingo dugu, Sagrario Alemanen esperientzian oinarrituta. Lanaren bigarren atalean, gaztelaniaren eta euskararen paradigma fonologikoen erkaketa saio bat egin da bataren ahoskeratik bestearenerako jauzia neurtzeko helburuarekin. Horrela, ahoskerari dagokionez, euskararik ez dakiten Euskal Herriko gaztelania hiztunek euskara ikastean izango dituzten zailtasunak zein izango diren arakatu da. Zailtasun horien analisia egiteko Fonologia Naturalaren analisi bidea hartu da. Ikuspegi esplikatzailea izanik, hiztunek erabiltzen dituzten formen, hizkuntzek egiten dituzten aukeren, eta abarren atzetik beti arrazoiren bat dagoela pentsatuta horiek azaltzeko bidea ematen baitu. Analisia ahoskeraren hiru maila nagusitan banatu dugu. Lehenik, maila fonemikoan bilakabide ingurunegabeen eraginak aztertu dira, horrela, euskarak gaztelaniarekiko ez dauzkan fonemak zein diren ikusita horiek bereganatzeko zailtasunak aurkitzeko. Bigarrenik, maila sintagmatikoan gaztelaniatik euskararako bidean bilakabide ingurunedunek sor ditzaketen zailtasunak gutxi (edo bat ere ez) direla ikusi da. Hirugarrenik, bi hizkuntzen eredu prosodikoen artean alderik nabarmenena azentuerak sortzen duela erakutsi da. Proposamenaren atalean, irakaskuntzarako estrategia didaktiko bat proposatzeko, erabaki da aurren prosodian jarri beharko liratekeela indarrak; prosodia ahoskeraren eragile nagusia delako. Horrenbestez, euskararen prosodia egoki bat lortzeko hiztun berriei ahoskera esaldi mailan irakatsi beharra aldarrikatu da Oñederraren hainbat lanekin bat eginez. Eta ahoskera lantzeko metodo egokiena prosodia aintzat hartzen duen irakaskuntza litzatekeela iritzi da, esaterako, egun euskaltegi aurreratuenetan ahozkotasuna ardatz hartuta hizkuntza lantzen dutenena. Azkenik, euskara bigarren hizkuntzatzat ikasiko duten gaztelania hiztunen irakaskuntza bideratzeko asmoarekin, gaztelaniak ez dauzkan euskararen hotsen arteko lehentasunak zehaztea mesedegarri jo da. Horrenbestez, lehentasunak zehazteko irizpideen gainean eztabaidatu eta, irizpide horien arabera, txistukariekin adibide praktiko bat eman da. Amaitzeko, lehentasunok hiztun berriaren gaitasun maila ezberdinetan banatuta proposatu dira, horrek ahoskera, egokieraren arabera, hizkera mailetara moldatzeko bidea erraz baitiezaioke ikasleari.
Collections
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras
  • Recolecta

DSpace software copyright © 2002-2015  DuraSpace
OpenAIRE
OpenAIRE
 

 

Browse

All of DSpaceCommunities & CollectionsBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)SubjectsThis CollectionBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)Subjects

My Account

Login

Statistics

View Usage Statistics

DSpace software copyright © 2002-2015  DuraSpace
OpenAIRE
OpenAIRE