Testu-erlazioak eta eklektizismoa zeruko bidean (Oharrak Mikelestorenaren Zerura nahi duenak liburuaz)
Egan 3-4 : 9-58 (2019)
Abstract
[EUS] Egungo ortografian Zerura nahi duenak har dezakeen bide erraza gisara izenda
genezakeen idazlana da J. A. Mikelestorenari euskaraz ezagutzen zaion bakarra.
Liburutto bakarra, baina aldi berean edizio anitzekoa, bost bat aldiz inprimatu
baitzen denbora gutxian, inprimaldi guztiak bereizgarriren batez edo bestez hornituak,
eta guztiak interesgarriak oso. Hemen zirriborratu nahi den ohar-sortak,
euskal literatura zurkaizten duten maila apaleko obrek tradizio bereko gainerakoekin
ohi dituzten lotura eta erlazioen esparrua arakatzen hastea luke xede, oro
har. Nabarmendu beharrik ez da Lesakako erretorearen idazlantxo hau aitzakia
paregabea dela horretaz jarduteko. [EN] Author of a single book (Zerura nahi duenak har dezakeen bide erraza), the work
of J. A. Mikelestorena has known several editions, all of them different and with
remarkable characters. It is from them that this paper presents a set of observations
about textual originality and/or dependence with respect to other works
of the religious field corresponding to the eighteenth century.