UPV-EHU ADDI
  • Back
    • English
    • español
    • Basque
  • Login
  • English 
    • English
    • español
    • Basque
  • FAQ
View Item 
  •   ADDI
  • DOCENCIA
  • Facultad de Letras
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras
  • View Item
  •   ADDI
  • DOCENCIA
  • Facultad de Letras
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras
  • View Item
JavaScript is disabled for your browser. Some features of this site may not work without it.

Walafrido Estrabon: "Hortulus" (zati aukeratuak): sarrera, itzulpena eta oharrak

Thumbnail
View/Open
GrAL_Laskibar.pdf (2.496Mb)
Date
2020-11-24
Author
Laskibar Górriz, Erkuden
Metadata
Show full item record
  Estadisticas en RECOLECTA
(LA Referencia)

URI
http://hdl.handle.net/10810/48595
Abstract
Hortulusen euskarazko itzulpenaren inguruan antolatuta dagoen lan hau hiru ataletan egituratzen da: sarrera, testuaren itzulpena eta oharrak. Sarrera lan hau justifikatu eta ulertzeko beharrezkoak diren aspektuak argitzeko da baliagarria. Hasteko, IX. mendean “Errenazimendu karolingiarraren” eraginpean idatzitako Hortulusen testuingurua azaltzeko bere egile den Walafrido Estrabon-i buruzko datu batzuk ematen dira, aurretik bere garaiaren ezaugarriei buruzko zenbait aipamen egiten direlarik. Walafridoren lanen berri ere jasotzen da, nolabait bere obran hobe kokatu dadin olerki honen berezkotasuna. Zeregin honen oinarrian dagoen Hortulusi atal bat eskaintzen zaio; eta eskuizkribuei eta transmisioari buruzko zenbait datu ere azaltzen dira. Sarrera atalaren bukaeran lan hau gauzatzeko irizpide eta zailtasunen berri ematen dut, hau da, batik bat zeintzuk izan diren itzulpenaren gakoak: kontzeptuak hitzezhitz itzultzeko saiakera lehenetsi dela, beti ere euskaraz testu ulergarri eta zuzen bat egiteko ahaleginaz. Testuari berari dagokionez, egindako euskarazko itzulpenarekin batera, latinezko testua ere ematen da, gaur egun dagoen eguneratuena, Berschin-en ediziokoa (2007). Obrak osotara 444 hexametro dauzka, horietatik 274 bertso itzuli dira lan hau egiteko. Honako hauek dira Hortulusek dauzkan hogeita zazpi olerkietatik itzuli ditudan hamasei olerkien izenburuak: I De cultura hortorum II Difficultas assumpti laboris III Instantia cultoris et fructus operis IV Salvia V Ruta VI Abrotanum VII Cucurbita VIII Pepones IX Absinthium X Marrubium XI Foeniculum XII Gladiola XIII Lybisticum XIV Cerfolium XV Lilium XVI Papaver Testuaren ulermenerako lagungarri eta osagarri diren hainbat ohar jaso dira azken atalean. Batzuk testuan agertzen diren leku-izenak, mitologia pertsonaiak edo senda-belar bereziren bat argitzeko erabili dira, hau da, nolabait testuinguru aldaketak eskatzen dituen azalpenak. Beste ohar batzuk itzulpen ariketaren gakoak argitzeko dira baliagarri, glosetako azalpenak gehitzeko batik bat. Bukatzeko, gehigarri modura, Sankt Gallengo oinplanoa eransten da, bertan Walafridok deskribatzen duen baratzeñoaren eredugarri izan daitekeen gune bat irudikatzen delako. Itzulitako olerkietan agertzen diren landareen irudiak jaso dira ere, lanaren osagarri.
Collections
  • Recolecta
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka
 

 

Browse

All of ADDICommunities & CollectionsBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)SubjectsThis CollectionBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)Subjects

My Account

Login

Statistics

View Usage Statistics

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka