dc.description.abstract | Hortulusen euskarazko itzulpenaren inguruan antolatuta dagoen lan hau hiru
ataletan egituratzen da: sarrera, testuaren itzulpena eta oharrak.
Sarrera lan hau justifikatu eta ulertzeko beharrezkoak diren aspektuak argitzeko
da baliagarria. Hasteko, IX. mendean “Errenazimendu karolingiarraren” eraginpean
idatzitako Hortulusen testuingurua azaltzeko bere egile den Walafrido Estrabon-i
buruzko datu batzuk ematen dira, aurretik bere garaiaren ezaugarriei buruzko zenbait
aipamen egiten direlarik. Walafridoren lanen berri ere jasotzen da, nolabait bere obran
hobe kokatu dadin olerki honen berezkotasuna. Zeregin honen oinarrian dagoen Hortulusi
atal bat eskaintzen zaio; eta eskuizkribuei eta transmisioari buruzko zenbait datu ere
azaltzen dira. Sarrera atalaren bukaeran lan hau gauzatzeko irizpide eta zailtasunen berri
ematen dut, hau da, batik bat zeintzuk izan diren itzulpenaren gakoak: kontzeptuak hitzezhitz
itzultzeko saiakera lehenetsi dela, beti ere euskaraz testu ulergarri eta zuzen bat
egiteko ahaleginaz.
Testuari berari dagokionez, egindako euskarazko itzulpenarekin batera, latinezko
testua ere ematen da, gaur egun dagoen eguneratuena, Berschin-en ediziokoa (2007).
Obrak osotara 444 hexametro dauzka, horietatik 274 bertso itzuli dira lan hau egiteko.
Honako hauek dira Hortulusek dauzkan hogeita zazpi olerkietatik itzuli ditudan hamasei
olerkien izenburuak:
I De cultura hortorum
II Difficultas assumpti laboris
III Instantia cultoris et fructus operis
IV Salvia
V Ruta
VI Abrotanum
VII Cucurbita
VIII Pepones
IX Absinthium
X Marrubium
XI Foeniculum
XII Gladiola
XIII Lybisticum
XIV Cerfolium
XV Lilium
XVI Papaver
Testuaren ulermenerako lagungarri eta osagarri diren hainbat ohar jaso dira azken
atalean. Batzuk testuan agertzen diren leku-izenak, mitologia pertsonaiak edo senda-belar
bereziren bat argitzeko erabili dira, hau da, nolabait testuinguru aldaketak eskatzen dituen
azalpenak. Beste ohar batzuk itzulpen ariketaren gakoak argitzeko dira baliagarri,
glosetako azalpenak gehitzeko batik bat.
Bukatzeko, gehigarri modura, Sankt Gallengo oinplanoa eransten da, bertan
Walafridok deskribatzen duen baratzeñoaren eredugarri izan daitekeen gune bat
irudikatzen delako. Itzulitako olerkietan agertzen diren landareen irudiak jaso dira ere,
lanaren osagarri. | |